Teknologiak bideratutako hizkuntzen irakaskuntza. Justizia sozialetik adimen artifizialera (AA)
Urte batzuk joan dira HABEk argitara ematen duen Itzulpen Saila bilduman, aldizkaria n bezala, editore hasi nintzenetik. Cassanyren Sustraietatik zerura izan zen lehenengo liburua, 2013an argitaratua. Harrez geroztik beste lau liburu, tartean pandemia. Garai horretan beste bi liburu garrantzitsu ere itzuli eta argitaratu genituen: ALTE Jokabide Egokien Printzipioak 2020 eta Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren Liburu Osagarria . Oraingoan ez naiz zuzenean editore ibili (Ana Labaka lankidea izan da horretaz arduratu dena) baina bai egon naiz egitasmoaren atzetik Javier Muñoz-Basols eta biok gaia lantzen hasi ginenetik. Proiektua, atzerapenak atzerapen, gauzatu egin da eta joan den astean aurkeztu genuen Donostian. Saioa, Eusko Jaurlaritzaren Irekia bidez eman zen stremingez; Irakasbil atarian arriko ditugu bideoak, era landuagoan ahalik lasterren. Benetan pozgarria asmoak gauzatzen direnean. Me tocó hacer de "maestro de ceremonias". En la mesa, junto a la vi...