2011-08-09

Hizpide 76

Internet eta gizarte-sareei buruz euskaraz artikulu bat idatziko nuela agindu nuen joan den urtean zenbait kongresutan parte hartu ondoren. Hala, sen ona eta Interneten arteko beharrezko lotura azpimarratuz, ura tarteko zuten esaera zaharrak baliatu ditut berriz artikulua garatzeko; garai likidetan baikaude. Are, inoiz laguntza ere eskatu nuen gizarte-sareen guneetan esaera egokien bila; eskatu eta lortu ere bai. Halaber, oraindik argitaratu gabeko testuak ere baliatzeko parada izan dut, besteak beste, eraikitako sare eta harremanei esker.

Azkenik, argitaratu da artikulua Hizpide aldizkariaren 76. zenbakian. Harritu egin nau oraingoz Bontxik ezer aipatu ez izana, ez atoan, ez geroago ;-)

Eguneraketak 


Hauek dira erabilitako esaerak, hurrenez hurren:
  • zerbait izango du urak bedeinkatua izateko
  • ez dakigu zoin uretatik edanen dugun
  • edan behar ez duzun ura utzi joaten
  • uren itxirriztadiek erakusten deu itturrixe
  • ur geldia, ur hilgarria
  • elurra bere aroan asegarri, handik kanpo gosegarri
  • gaztearen maitasuna, ura bahean
  • ura bada geldi, urrutira begira hadi
  • mila urte igarota, ura bere bidean

Artikulua osorik irakurri nahi baduzu, Hizpide eskuratu edo lotura hauetako batean klikatu, nire webgunean, googledocs-en edo slideshare-en, besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.