2010-09-26

Espazioa eta kultura

De cómo los espacios, su distribución y uso, reflejan la cultura de una organización. Empezamos una reflexión sobre el asunto. Crónicas en castellano y material audiovisual en Zibereskola y La Bitácora del Galeón.

Mikel Agirregabiriaren argazkia

Pedagogia ikasketetan nenbilela eskolen arkitekturari eta espazioen erabilerari buruzko gaia jorratzea egokitu zitzaidan. Zibereskolan ere horren inguruko hausnarketari ekin diogu, alegia, zer nolako eskola irudikatu etorkizunari begira. 

Aipaturiko arloan berritzailea den enpresa bat bisitatzea izan da lehenengo urratsa: Ideateca. Lehendik ezaguna izan arren, arretatsuago erreparatu diot oraingoan. Eta ikuspegi tradizionaletik urruti dagoela argi dago; geroak esango du ea noranzkoa hori den. Bitartean, gustura hartuko nituzke ildo horretatiko aldaketak nire lan-ingurunean. Halabaina, eta eurekin hiz egin ondoren, argi dago espazioen banaketa eta erabilerak erakundearen kulturaren isla direla.

Hona hemen bertako Iruri Knörri eginiko elkarrizketa laburra, Mikel Agirregabiriak grabatua.




PD Azkenean kazetari sena ateratzen ari zaidala ematen du; portfolioa erakitzeko materiala, nire kurrikuluak dioenaz gain ;-)

2 comentarios:

  1. Anónimo9/28/2010

    Me has hecho perder el tiempo.

    ResponderEliminar
  2. Bueno, anónimo, de momento entrar en este txoko virtual es gratis al menos.
    Y no sé qué es lo que esperabas encontrar.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.