2009-05-20

Egun seinalatua Galdakaon

Halaxe da bai, irakurle lagun hori. Maiatzaren 19a atzo arte ez zen seguruenik oroitzapen gozoekin lotuko Galdakaon, herritar zaharrenen artean bereziki. Baina atzokoan historiari buelta(txoa) eman zion Josi Sierraren lan kementsuak eta ilusioak, istoria txikiek Historia osatzen duten heinean. Azken finean, Mireia Urangak esan zuen bezalaxe, historian pertsonak daude.
Oroimenaren haziak ekitaldian izan nintzen. Ezagutzen duzuenok badakizue zein zaila den Josiri ezezko bat ematea, ezta?  ;-)  Dokumentala aurkezteaz gain (hainbat atal Internet bidez ikusteko aukera izan dugu dagoeneko) hirugarren gaztaroan dauden hainbat galdakoztar gogoratu eta omendu zituen. Kanpoko lagunik ere agertu zen aretoan. Eta bere lana dokumentala egitetik haratago joan dela ulertu nuen.
Gure gizartean gertatutakoa ulertzeko klabe batzuk sumatu nituen, eta gerora begira ondorioak atera. Besteak beste, beste inork gal ez dezan udaberririk.
Josiren kronika, hemen.
(Behingoz, argazkia nirea, Flickr-era igota hori bai)
En actos pequeños de formato y grandes de corazón como el de ayer en Galdakao podemos entender  y encontrar algunas claves sobre lo que ha pasado en nuestra sociedad, y por extensión en el mundo, y lo que debería ser en un futuro para que nadie vuelva a perder la primavera de su vida. 
Enhorabuena a ese educador y aprendiz de comunicador, desbordante de ilusión, por el trabajo realizado (que ayer ví es bastante más que un documental)

4 comentarios:

  1. Iñaki:
    eskerrik asko etortzeagatik.... eta nire manager bihurtzeko bidean aurrerapasuak emateagatik. Laster Hollywoodera saltoa emateko...

    http://komunika.blogspot.com/2009/05/eskerrik-asko-guztiei.html
    ;-)

    ResponderEliminar
  2. Hollywood? Bollywood? Ez, Galdakaowood!!!
    ;-)
    Eta gero gerokoak...

    ResponderEliminar
  3. zorionak, Josi, sé de buena tinta que resultó un auténtico y rotundo éxito. No es para menos.
    Mil besos que no te dí y la esperanza de verlo en Zinebi.

    ResponderEliminar
  4. Creo que con un poco suerte, lo vais a poder ver en Hamaika Telebista (os avisaré dia y hora) pero hay que tener TDT, es decir esa tele digital que no es como la de antes.
    Os cuento con tiempo, para que prepareis los video-grabadores (digitales porsupuesto....)

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.