2009-04-03

Katixa Agirre: "etxea ez dut teilatutik hasi"

Porque no sólo vivo de fútbol, y en mi ser poliédrico también tiene cabida la literatura, parón  en jueves para disfrutar un rato escuchando a Katixa Agirre en la Biblioteca de la Diputación (ojo, que el ciclo sigue)
Nire izaera poliedriko horretan literaturak ere badu tokirik; izan ere, irakurle amorratua naiz. Futbolaz aparte badut bestelako zaletasunik, beraz. Hau honela, ezin galdu Katixa Agirreren solasaz gozatzeko aukera, ezta?  Oraingoz behintzat, sarearen bitartez elkartzeak  behar izaten du aurrez aurrekoaren osagarritasuna.
Ez da jende askorik hurbildu; dozena bat edo. Lastima. Eta lekuaz, eraikuntza gustatu zait, baina  gela bera hotz samarra suertatu delakoan nago, tarima horrek eta mikroek entzuleenganako urruntasuna areagotuta gainera. Dena den saiatu dira hurbilketa horretan Katixa eta aurkezle-elkarrizketatzaile aritu den Goizalde Landabaso (nire aspaldiko "ezaguna", baina dagoeneko diferentziak leunduta daude)
Bestetik, nire kazetari sena atera zaidala iruditu zait, landu gabe geratu zitzaidan hori; titulu bila eta apunteak hartzen aritu bainaiz idazle gasteiztarrari "Habitat" liburuaz entzun bitartean. Besteak beste, hurrengoak jaso ditut :
  • "Habitat" ez zen hasierako izenburua; Igartza beka eskuratzeko proiektua aurkeztu behar izan zuen, eta lehendabiziko ipuina igorri zuen, proiektu batekin batera. Azalari ere buelta dexente eman zion ados egon artean (eta  egun Habitat deitzen den blog berriak ere izango du aurki izen aldaketa)
  • garrantzitsuena ez dira hormak, altzariak...  barruan bizi duguna baizik. Berak, nolabait, behatzaile puntutik erreparatu die giza harremanei, animalei begira dagoen naturalista baten antzera (Rodriguez de la Fuente aipatu du)
  • garai bateko suaren tokia sofak hartu du, egongelak alegia. Are, ez du sukaldea gustuko.
  • liburuko ipuin gehienek ez dute bukaera itxirik, bizitzan gertatzen den bezala; "amaiera definitibo bakarrra heriotza da."
  • nobela laburretik gertu daude ipuinok, eta ondorioz tradizionaletatik urrun samar. Gero eta luzeagoak ateratzen omen zaizkio.
  • "idaztea lan intelektuala da"; idazten hasi aurretik nahiko buelta ematen dio, eta hasiera zein bukaera argi antzean izaten ditu. Batetik besterako bidea da zehaztugabe dagoena, bestela aspergarria izango litzateke idazketa prozesua.
  • etxe mota ugari ageri dira "Habitat" honetan, baina Katixa bizi izandako etxeak edota ezagutzen dituenak ageri dira eszenatoki gisa. Ipuinetan bere bizitza nolabait islatu egiten da, amonarekiko harremana esaterako.
  • ahizpak ematen dio atzeraelikadura fidagarria lehenengo bertsioekin.

Oraindik ez du liburua irakurri. Neuk ere ez (egon garen gehienok bezalaxe) baina hitz ematen dut epe laburrera burutuko dudala zeregina. Badaezpada, Facebook-en irakurtzeke dauzkadanen artean jarriko dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.