2008-12-10

Nortasun digitala / Identidad digital

Aurkezpen batean aipatu nuen nork bere nortasun digitala eraikitzearen garrantzia. Ideiak ere proposatu ditu gaiaren inguruan Albert Garcia Pujadas-ek. Nortasun hori bakarra edota aurrez aurrekoarekin bat etorri behar duenenetz zehaztea da dugun beste korapiloetako bat; are, adituak ez datoz bat. Dena den, nire aldetiko apustua argia delakoan nago; nire benetako datuak ageri baitira nonahi, nerabeen eta gazteen erreinu den Tuentin barne.
Orain dela gutxi adiskide batek proposatu zidan blog anonimo bat eraiki behar genuela lasai kritikatu ahal izateko. Eta nire printzipioen kontra zihoala erantzun nion. Horregatik ez dut gustuko Plistik egindako proposamena, alegia, ezizenak erabiltzea Ning deritzon esparruan  euskara irakasleen taldean parte hartzeko. Norekin aritzen naizen jakin nahi izaten dut, eta beraz, abatarrek eta horrelakoek ez naute erakartzen, uxatzen baizik. Eta horrek mugak jartzen badizkit...


En la microponencia que presenté en la jornada en el Parlamento sobre política 2.0 comentaba sobre la importancia de construir la identidad digital.  Albert García Pujadas publicaba recientemente un decálogo sobre el tema. Otra de las cuestiones es si esa identidad es o debe ser única, cuestión ésta en la que ni los expertos se ponen de acuerdo. Mi apuesta creo que es clara, dado que aparezco con mi nombre y apellidos también en el ciberespacio, incluso en ese reino de adolescentes y jóvenes que es Tuenti.

Hace poco me decía un amigo que teníamos que crear un blog anónimo para poder criticar tranquilamente a quien se lo mereciera; le dije que iba contra mis principios. De ahí que tampoco me atraiga la propuesta de Plisti Plasta de utilizar sobrenombres o apodos en una red de irakasles creada en Ning. Y es que me gusta conocer al interlocutor o interlocutora, no me atraen avatares y similares... aunque ello me suponga estar limitado o tener que mantenerme callado.

3 comentarios:

  1. Tira Iñaki, neuk ere nahiago dut aurpegia ematea, baina bigarren abizeneraino heldu barik ;)
    Ez zait batere gustatzen adibidez iruzkina egiteko NAren zenbakia eskatzen duen gune batena.
    Dena dela, beti pentsatu dut garrantzitsuagoa dela bekatua bekataria baino, ezta?
    Bide batez, euskarazko pasartean Plistiren proposamenaren lotura ez doa proposamenera, iruzkinetara baino (zureak luparekin irakurtzen ditudala pentsatuko duzu honez gero).

    ResponderEliminar
  2. Plisti-plasta12/10/2008

    Beno, Iñaki onartuko dizut ezizenik gabe jokatzea jatorragoa dela eta besteren batek ere aipatu didala nire benetako izenez agertu beharko nukeela. Baina zer nahi duzu esatea... apur bat lotsatia naiz zenbaitetan, apur bat koldarra sarritan eta apur bat paranoikoa batzuetan. Gainera, zenbait arlotan garrantzitsuagoa da zer esaten den nork esaten duen baino. Dena den, onartzen dizut eta beti onartuko dizut jatorrago jokatzen duzuela benetako aurpegia ematen duzuenok. Hala ere, elkarrenak irakurtzen jarraituko dugun ustea dut ;-D

    ResponderEliminar
  3. Bontxi lotura hala ematen zidan ;-) Eta gainera, irakurle finak eskertzekoak dira :-D

    Plisti zure kasuan badakigu nor zaren, nondik idazten duzu eta zein den zure futbol taldea ere bai :-D

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.