2007-10-18

Captando la esencia de Bilbao / Non dago Bilboren tasuna?

Mañana se cumplen 10 años de la apertura del Museo Guggenheim Bilbao, que ya se ha convertido en algo habitual en el paisaje para quienes andamos por el Botxo.
Aprovecho la efemérides para recoger unas declaraciones del alcalde, Iñaki Azkuna; dice sobre el arquitecto Frank Gehry que es un hombre «que ha captado lo que es Bilbao, se ha metido en la ciudad. Ha comido en el Montes, en El Perro Chico, en el Rogelio...» (recogido, entrecomillado incluido, en El Correo Digital). Vamos alcalde, que vaya ejemplo para lo que tiene que hacer quien quiera conocer y captar lo que es Bilbao.

Fotografía recogida en FlickrCC / FlickrCCn jasotako argazkia

1997ko urriaren 19an, orain dela 10 urte beraz, ireki zuten Guggenheim Bilbao museoa. Denboraren poderioz, ohiko egin zaigu Botxotik gabiltzanontzat. Txisteak ere egiten dira, hala nola, aurrean dagoen txakurraren txabola dela.
Gertakariaren harira, iritzi bat. Modu bitxia izan du Azkuna alkateak bilbotasuna sumatzeko bidea zein den zehazteko; besteak beste, hiriko hiru jatetxe ezagunetan jateagatik antzeman omen du Gehry arkitektoak aipatutakoa.

4 comentarios:

  1. Ezaguna izango duzu Juan Carlos Eguillorrek Bilbo definitzeko zeukan modua: "Bilbao, London eta Barakaldoren arteko nahasketa hori" esaten zuen marrazkilariak.
    Niri neuri ere zenbaitetan gure alkate jauna Mari Agirre eta Miss Martiarturen tankerako pertsonaia iruditzen zait... Zer egingo diogu, ba!

    ResponderEliminar
  2. Laguntza, Plisti-Plasta, nor da nor komikiotan?

    ResponderEliminar
  3. Komiki horretan nor den nor galdetzen didazu. Arrastotxo batzuk emango dizkizut:

    1. Txikitako abesti-lelo bat: "un elefante se balanceaba sobre la tela de una araña"

    2. Spiderman (superheroia) eta Gizon-elefantea (supergizajoa).

    3. Guk biok ezagunak ditugun elefante bihurtu diren armiarmak. Hasieran gorantz azkar mugitzen diren horietakoak baina behin gora heldutakoan elefante geldo bihurtzen direnak.

    4. Neskame edo morroiarena egitea, berriz, badakizu nori tokatzen zaion beti.

    Lazotxo bat erostera noa, ondo segi.

    ResponderEliminar
  4. Mezu ilun samarra; Miss Martiartu eta Mari Agirrez ari nintzen ni; saiatu arren, aurkitu nuen orrialde bakarra estekan emandakoa da.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.