2008-10-16

Pobreza / Txirotasuna

Txirotasuna hartu da aurten mintza eta idazgai blog action day deritzon egunean. Mundu zabaleko hamaika blogetan agertu dira gaiaren inguruko sarrerak. Halaber, Aprendices taldean blogen festibala gai beraren inguruan antolatuko omen da. Ez daukat aparteko ekarpenik egiteko, baina irakurritako bi aipamen ekarriko dizkizut, irakurle lagun. Eta ez dute banka "salbatzeko" dirutzekin zerikusirik.

Lehenengoa, Josetxu Caniberen adierazpenak El Correo egunkarian. Ecuadorren emandako denborak areagotu egin zuen bere bizitza-konpromezua. Eta ez da filosofia txarra "ikusi, behatu, egin". Hirugarren aditza ahaztu gabe.

Bigarrena, pertsona xumeek egin dezaketenarekin lotuta dago; arestian proposatutako artikuluan ere aipatzen da honelakorik. Hontzak ekimen jakin bat proposatu du. Eta martxan hasteko ez da makala, hurbil dauzkagunak ahaztu gabe.



La celebración del día de acción blog 08 ha llenado la blogosfera de entradas sobre la pobreza. Parece que el festival de blogs de Aprendices tratará del mismo tema. No es que yo tenga grandes aportaciones para hacer, pero quiero traerte dos reseñas que me han parecido interesantes. Y no me refiero a esas millonadas para mantener a flote la banca.

Por un lado las declaraciones de Josetxu Canibe en El Correo. Sin duda el tiempo pasado en Ecuador reforzó sus compromisos. Y no es mala filosofía esa de "ver, observar, hacer" sin olvidar este último verbo.

La segunda, unida a lo que se puede hacer, o como dicen en el citado artículo "muchas cosas pequeñas, hechas por gente pequeña, pueden cambiar el mundo".  Es una propuesta interesante de Hontza, aunque no por ello haya que olvidar a quienes tenemos más cerca.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.