2008-07-23

Asmatzerik bai? / ¿Conseguimos acertar?

Bizitzan hamaika erabaki hartu behar ditugu. Eta gure geroa nahiko baldintzatzen duenetako bat gazte gainera; ikasketez ari naiz. Aholkuak jasotzen dituzu, informazioa biltzen saiatzen zara, baina arrakasta edota bizipoza ezin ziurtatu. Alaba hasi da horrelako kontuetan orain, eta nire garai bateko zalantzak gogorarazten dizkit.
Hasiera batean kimika ikastea erabaki nuen; seguruenik, ikerlari izatea nuen gogoan. Bestelakoak ere gustuko nituen, kazetaritza esaterako, baina Leioako Zientzi Fakultatean eman nituen nire lehendabiziko unibertsitate urteak.
Hala ere, bizitza gutxitan da lineala, eta inguruak mugatuta, bestelako bide batzuei ekin behar izan nien lanean hasita. Azkenean, bi gai falta zaizkit kimikan lizentziatua izateko. Agindu nion aspaldi emazteari seme-alabekin batera bukatuko nuela, baina unea iristen ari denenan ez dut neure burua horretarako gai ikusten ;-)
Lanean ari nintzela Pedagogia ikastea erabaki nuen; eta halaxe egin ere, UNEDen. Nahiko era arrakastatsuan bukatu nuen eta jarraitzeko asmoa izanda, doktorego kontuekin egin nuen aurrera. Une honetan bidearen erdian nago, ikerlari gaitasuna lortu ondoren. Hara non, eta urte dexente igaro ondoren, ikerlari. Hori bai, bata zuria eta laborategiak alde batera utzita.
Sarritan pentsatzen dut kimika irakasten aritu izan banintz nolakoa izango nintzatekeen. Seguraski, ikasleen onerako ez nabil horretan. Eta batxilergoan "ondo" doazen ikasleei ematen zaien aholkuak ere gogoan ditut. Besteak beste, profesional falta omen dagoen une honetan.

En la vida tenemos que decidir una y otra vez. Y entre esas decisiones importantes que pueden condicionar nuestro futuro algunas las tenemos que tomar cuando somos jóvenes, demasiado jóvenes quizás. Me refiero a qué estudiar cuando acaba el período de enseñanza obligatoria. Ver a nuestra hija en esa tesitura me ha recordado los tiempos en los que me tocó hacerlo a mí.
Opté por estudiar Químicas, supongo que aspirando a ser investigador. Me gustaban más cosas, como el periodismo por ejemplo (recuerdo aquel profesor de lengua que me decía "Murua, eres hombre de letras") pero acabé pasando mis primeros años de universidad en Leioa.
Pero la vida no es simple, y el entorno pesa y limita, con lo que empecé a trabajar y me quedé a dos asignaturas de conseguir la licenciatura. Ya sé que prometí a mi mujer acabarlas cuando los hijos e hijas llegaran a la universidad, pero me temo que no estoy ya en condiciones para ello ;-)
Estando trabajando decidí estudiar Pedagogía en la UNED, y, modestia aparte, creo que no lo hice mal. Opté por continuar con el doctorado incluso, etapa en la que me encuentro después de haber obtenido ya la Suficiencia Investigadora. Es curioso, años después se cierra un círculo y acabo investigando, aunque sin bata blanca y fuera de los laboratorios.
A menudo pienso qué hubiese sucedido de seguir por la vía de la química, y muy posiblemente hubiese dado clases. Creo que, por suerte para alumnos y alumnas, me quedé en el camino. También suele ser motivo de reflexión los consejos que se dan a quienes van "bien" en bachiller. Más cuando parece que empiezan a faltar profesionales en nuestro entorno.


Argazkiak / Fotografias: Noah Sussman, misstinykitten

2 comentarios:

  1. Qué bien que perdimos un químico y ganamos un educólogo de calidad.
    Abrazos,
    J

    ResponderEliminar
  2. Vete a saber, George. Igual se perdió un investigador de altura (no física, claro, jejeje)

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.