2009-04-29

Creative Commons eta egile-eskubideak

Aspaldiko partez prestakuntza-saio batean aritu nintzen atzokoan. Eta zeharka izan bazen ere, egile-eskubideen auzia atera zen/nuen. Besteak beste, Sarean egiten diren "kopiatu eta itsatsi" ekintzetan egin ohi denaz ohartarazteko. Hala, copyrightarekin batera, Creative Commons lizentziak aipatu nituen.
 
 Beste kontu batzuetan nenbilela, IVAPek argitaratzen duen Administrazioa Euskaraz aldizkarian urtarrileko zenbakian ekimen haren sortzaileetakoa den Lawrence Lessig elkarrizketatu zutela ikusi dut. Interesatzen bazaizu, hemen duzu elkarrizketa osorik irakurtzeko aukera. 
 
Porque no solo de Wikipedia viven el hombre y la mujer... un par de reseñas sobre Creative Commons y los derechos de autor en la red y en euskera.

2 comentarios:

  1. Iñaki, zarpazo-ko edukiak badaukee copyright-a bere?

    Neu creative commonspean idazten dodala argi itzi beharko dot?

    ResponderEliminar
  2. Ez naiz lege kontuetan iaioa, baina oker ez banago, ezer zehazten ez den kasuetan copyrighta dauka egindakoak. Ea beste kideren batek argiago uzten digun kontua!

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.