2007-12-21

Santo Tomas

Pistoletazo oficial de comienzo navideño, con una serie de costumbres que empiezan a oficializarse: aprovechar alguna horita libre pendiente de coger en el trabajo, paseo (y poteo) por el Casco Viejo, comida en el txoko, espectáculo Pub Ibiltaria en su enésima edición (¡hay que animar a los hijos, que tocan con Oskorri hoy!)... Mañana será el día de la salud, no porque juegue Osasuna, sino por aquello de la lotería (Balentxu, abro paréntesis con tu permiso: aclaración para JD, que igual empiezas a mirar en un mapa, en Google...)

Y este año, una novedad: ha nacido un nuevo blog, del que soy copartícipe y corresponsable, que todo no va a ser servir kalimotxo en la txozna ;-)

Eguberri jaien hasiera ofiziala gaurkoan: ordu libreren bat hartu, Areatzatik eta Zazpi Kaleetatik paseoa eta poteoa, Txokoan bazkaria, Oskorriren ngarren Pub Ibiltaria ikusentzun eta bertan abestu (seme-alabekin bat eginez) ... Bihar, ohi bezala, osasunaren eguna, ez futbolagatik, loteriagatik baizik, jakina.
Aurten, kontu berri bat: blog bat jaio zaigu, eta horretan badut zer idatzirik, dena ez delako txosna eta kalimotxoa ;-)

4 comentarios:

  1. Ohiturekin ari zarela, etxekoa ekarriko dizut oraingoan ere. Hara, hamabi kanpaikadak jo ostean (irratian entzuten ditugu beti), honako hau abesten dugu denon artean:

    Urte Berri eguna
    ez dala egun txarra
    kortara jausi dala
    gure sapai zaharra. (bis)

    Urte Berri Berri
    daukanak ez daukanari,
    nik ez daukat eta neri,
    Kantaretan bat,
    Kantaretan bi,
    ekarri agiñaldo Jaungoikuagatik.

    Agiñaldo
    Agiñaldo
    intxaurrak bota
    ta isilduko!

    Eta horrela hasi dugu beti urtea edo atzenengo berrogeita bederatzi urteotan bai behintzat.

    Urte Berri On guztioi!

    ResponderEliminar
  2. En los últimos años sólo he ido dos veces a Santo Tomás. Una, para hacer el programa en directo y la otra, que resultó muy divertida, a tomar algo con la gente del equipo de aquel entonces. A pesar del buen recuerdo, hoy me digo: Dos y no más... Santo Tomás.

    ResponderEliminar
  3. Beste ohitura bat. Elgoibarren, behintzat, geurekin amaitu zena nire ustetan.

    Txikia nintzenean, azken aldiz zortzi urte neuzkanean edo, basora joaten ginen pagoak izaten zuen ardagaia edo ixua hartzera. Hurrengo egunean su ematen genion. Ixuak , oso porotsua izanik, txingarra luze mantentzen du eta guk puzka eta puzka bizirik mantentzen genuen. Iturritik ura ere hartzen genuen eta elizan bedeinkatzen genituen sua eta ura. Bedeinkatu ostean, etxez etxe eramaten genituen "su eta ur berrixak" eta txanpon batzuk jasotzen genituen.

    Ez nago oso ziur baina apustu egingo nuke Gabon partean izaten zela (nonbait Zapatu Santuan egiten zela irakurri nuen arren). Bestalde, ziur aski, "ixua" hitzak eta "ixotu (iziotu)" aditzak harreman zuzena izango dute (hala uste nik).

    Kristautasunaren aurretikoren batekin lotutako ohitura polita zen. Pena galdu izana.

    ResponderEliminar
  4. Mila esker zure ekarpenengatik, Plisti.

    JV, por comentar, pero el año que viene Santo Tomás cae en domingo.

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.