2007-12-04

"Euskara buruan, ibili munduan"

Idatzi nuen jada egutegi bat ez dela nahikoa dauden era guztietako egunak eta ospakizunak sartzeko. Hala ere, den eguna delako, tartetxoa egitea erabaki dut: atzo ospatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna 2007; adierazpen instituzionala ere izan dugu. Baina, inoiz lortuko ahal dugu horrelakoen beharrik ez izatea! IKTeroak-en dioten bezalaxe, eta gaur, zer?
Hizkuntzarekin lotutatako beste pare bat kontu amaitu aurretik.

Berriki irakurri dut Botxotik... hau dela "Ukan"-en azken mezuaren adierazgarri garbia. Tira, ez neukan horrelakorik kaskarrean idazten hasi nintzenean ba, eta, egia esan, erabakia eta horren irakurketa askoz sinpleagoa da.
Bestalde,
17.000 pertsona inguruk egin dugu bat Eusko Ikaskuntzaren ekimenarekin, Wall Street Journaleko auziari erantzunez.
Eta, blog honetan hizkuntzaren trataeraz eginiko inkesta bukatuta, badirudi gehiengoa bat datorrela orain arteko martxarekin.
Tira ba, segi dezagun Interneten nabigatzen buruan euskara dugula.


1 comentario:

  1. Leloak lelo (uler bedi hau ere bi hizkuntzatan), ni neu "euskara ahoan eta ibili gure munduan" izango balitz sikiera, konforme.

    Mezu arranditsu ugari entzuten ditut azkenaldi honetan baina erabileraren kale neurketak kezkagarriak dira oso. Batez ere, gure botxo honetan. Berebiziko zailtasunak ditugu euskara hiritar bihurtzeko.

    Eta badakizu, halako euskaltegi hartakoek ziotena: " Pixka bat es mucho baina ez da nahikoa".

    ResponderEliminar

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.