#Botxotik10 Noemi Pastor

Hamar urteotan

Hamar urteotan, joandakoetan,
haizeak jo gaitu, euriak blaitu, eguzkiak itsutu.
Katea dugu oroimena.
Iragan nahasiarekin lotzen gaitu.
Hondamenaren ikara dugu atzean, liburu belztuak,
honaino ekarri gaituzten urratsak.

Hamar urteotan, ordea, datozenotan,
bizitza dugu zain. Dardarti, bai,
urduri, baina abian, abenturazale,
ameslari,
indar guztiak bateratuta,
ostertzean erroak egiteko prest.

Azken batean, denbora ere alderrai dabil arorik aro



Comentarios

  1. Ikusiko dugu zer dagoen berri hurrengo urteetan, Noemí. Jakintsuenek ere ezin dute igarri, antza. Gutxi gorabehera, hala kantatzen zuten Oskorrikoek, ezta?

    ResponderEliminar
  2. Ikusiko dugu, Iñaki. Ikusiko dugu.

    ResponderEliminar
  3. Ikusiko dugu, Iñaki. Ikusiko dugu.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.