Neuk ere laket dut

Aspaldi ez niola musikari tartetxorik egiten hainbeste ospakizunekin. Eta Benitok bezala, neuk ere laket dut itsasoa, eta itsasoari begira egotea, eta kostaldea. 

A Benito Lertxundi le gusta el mar, la costa. A mí también. De hecho, ya apareció por aquí en una de mis primeras entradas, allá por el 2007. Hoy vuelve a este txoko con un tema de su nuevo disco: "laket dut",  o sea, "me gusta".



Laket dut ene itsasadarra
Oriaren halabeharra
laket dut bere urertzean
jausten zaidan sentipen zirrara,
laket dut itsasbeheran
gailentzen den legartza,
urruntasun ilunaren lorratza.

Ene oroitzeko bizipenak
han pausatzean
urtutako amets bat naiz,
hunkidura arrotz bat,
baleen kantek sorgindutako gogoa,
mariñel galduen bila
dabilen nomada.

Izkutu jakintza bailitzan,
arraun hotsez,
iragan oiartzunak
hegaldatzen dira
gune umelean
Terralak hartu nau
ur geldien loan
joandako arginabarrak
biltzen zaizkit gogoan.
laket dut...

Comentarios