Euria, X. Zabala & G. Mendizabal

 Kasualitatez iritsi nintzen abesti honetara. Izan ere, badut cd-bildumatxo bat; are, horietako zenbait dedikatuak gainera. Peru ilobaren esku daude honez gero eta lehengoan horietako bat ekarri zidan; ohi bezala, jartzeko ere eskatu zidan bere hizkuntzan. Xabier Zabalak eta Garikoitz Mendizabalek 2019an argitaratutako diskoa zen hura: Ibili munduan. Abestiaren hitzak, Andoni Egañarenak; ahotsa, berriz, Miren Fernandezena. Eta bai, euria ari du egunotan hemendik.

Egañaren hitzak eta Xabier Zabalaren musika, baita Garikoitzen partaidetza ere, blogeko beste sarrera batean: Herrimina. Mirenek ere badu traola hemen.

Aunque estemos en verano todavía, nos acompañan las lluvias esta semana. Así que voy con un tema del disco Ibili munduan, de Xabier Zabala y Garikoitz Mendizabal La letra es de Andoni Egaña y lo canta Miren Fernández. Lo recordé así como de casualidad, al coger Peru el CD correspondiente. Sí, aún tengo CDs, aunque rara vez los escuche; es más, les tengo aprecio especial porque muchos de ellos están dedicados. Por cierto, ninguno de los cuatro es nuevo en este txoko.

La canción: "Euria", lluvia. "Orduan euria ari zuen, gaur euria ari du [...] Sarri akordatzen naiz euria hastean". O sea, entonces llovía, hoy llueve; a menudo me acuerdo cuando empieza a llover. El resto de la letra... puedes usar el traductor Itzuli ;-)



Orduan euria ari zuen, gaur ere euria ari du...
deus ez den gaitza da nostalgia
ezdeusa ezin da arindu.
Taberna sarreran aterki gorriaz
hantxe zeunden tupustean...
sarri akordatzen naiz
euria hastean.

Orduan euria ari zuen, gaur ere euria ari du...
nahi nuen, nahi nuen, nahi nuen bai,
baina ez nintzaizun hurbildu.
Barruan, larruan, ze atximur zu han
barran barrez ikustean
sarri akordatzen naiz
begiak ixtean.

Orduan euria ari zuen, gaur ere euria ari du...
Zergatik datozkit beti bueltan
"bazintut", "bazenit", "bagindu"?
Amu dut, mamu zait... gertatu ez zena
joan zinen ezustean...
sarri akordatzen naiz
lehen ttanttak jaustean.

Sarri akordatzen naiz... euria hastean!

Comentarios