Aste bat, hiru saio
Idazteke neukan sarrera horietako bat da hau. Azaroan hiru musika-saiotara joan nintzen aste baten barruan. Ez da ohikoa izaten, baina batzuetan hala gertatzen da. Eta hiruek zuten lotura argia: olerkia eta musika, hitza, iragana eta oraina.
Es de esas entradas pendientes de escribir, que te andan rondando la cabeza pero no acabas de materializar. No es normal para mí acudir a tres conciertos distintos en una semana, pero así me sucedió en noviembre. Tres conciertos, que pueden parecer distintos, pero con un nexo, la poesía, la de ayer cantada hoy.
Astelehenean, Hesia urraturik oratorioa Bilboko Arriagan. Joxan Goikoetxeak "Xabier Leteren oroimenez, haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako idatzitako Oratorio sinfoniko-korala da, haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen duen alegoria". Diskoan baino are hunkigarriagoa iruditu zitzaidan formatu txikiko emanaldian. Eta bide batez, Joxeani esker gogoratu nuen Leteren azken emanaldi publikoan izan nintzela toki berean 2010eko urtarrilean. Lan mamitsua konposatu du Goikoetxeak, eta laguntzaile apartak izan zituen, Landarbaso Abesbatza esaterako (ez da erraza, nire ustez, koruaren lana oratorioan). Edo Xabier de Felipe, Natxoren semea. Edo Klara Mendizabal, sopranoa baina beste zenbait kontutan dabilena, gerora ikusi dudan legez.
Comenzó el lunes con la versión en formato pequeño del oratorio sinfónico coral Hesia urraturik, escrito por Joxan Goikoetxea en el aniversario de la muerte de Xabier Lete. Aún siendo en formato pequeño, me emocionó más si cabe que en el disco. Sería deseable que se siga programando (alguna recomendación ya he hecho).
Aurkezpenetan irakurri dudan legez, 30 urte bete ziren iaz Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Jonek Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko. Letragile ibilbide oparo-hori, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jaso zituen Kantu bat gara izeneko liburu-diskoa atera zuen 2021eko azaroan eta zuzeneko emanaldiak hasi harrez geroztik. Portzierto: etzi, kontzertu solidarioa eta berezia Donostian eta egunotan bideoklip berria.
Dexente hitz egin zuen Maiak, abestiak aurkeztuz. Ez da (edo ez zen) berez kantaria baina ondo aritu zen. Musikarien lana, azpimarratzekoa. Aldarrikapenak... egon badaude diskoan, baina, ez dakit ba zuzenekoan gehiegitxo izan ez ote zen. Bertsioak eta jatorrizkoak... badakizu gustu kontua dela. Esaterako, "Itsasora begira" ez zitzaidan gehiegi gustatu (blogera 2007ko ekainean ekarri nuela ikusi dut!); bai, ordea, "Itsasoa gara", pianoaren laguntza bakarrarekin.
La segunda: Kantu bat gara, con Jon Maia, en un recinto en Gorliz lleno pese a que las condiciones no eran las mejores, ni tampoco el tiempo acompaño. A destacar el acompañamiento que llevó en el escenario. Canciones escritas por él, conocidas a través de quienes las han cantado; en las versiones, ya sabes; en ocasiones, te quedas con la original, que es la que más recuerdas.
Hirugarrena eta azkena, historikoa izan daiteke: Paco Ibáñez, zuzenean, bere 88. urtebetetze-egunean. Hemen ere musikari apartak lagun (Joxan Goikoetxea bera); olerkia eta letraren pisua, haren lan guztian bezala. Baita euskal kantariak ere (Lete, Imanol) eta euskal musika, umetan Gipuzkoan bizi izan baitzen (Gorostidi du bigarren abizena). Paco, bere estiloan esango nuke, eta oso ondo duen adinerako. Lehenengo aldiz Paco eszenatokian eserita kantatzeko; zuzenean ikusi dudan azkena izango ote?
El tercer concierto, un clásico cantautor: Paco Ibáñez, nada más y nada menos que en su 88º cumpleaños. Paco en estado puro, aunque luego supe que era la primera vez que escuchaba los consejos y cantaba sentado. Muy bien acompañado por los músicos (no era fácil seguirle). Distintas lenguas, con sitio para el euskera (que el conoce desde su niñez en Gipuzkoa). Anécdotas de su larga trayectoria. Y, una duda: ¿tal vez el último concierto que le vea en directo?
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.