Nire lerro apurrak, Noemí Pastor (#15Botxotik)
Orain dela hamabost urte, 2007ko maiatzean, gauza franko gertatu ziren. Besteak beste,
- John Browne British Petroleumeko zuzendari nagusiak dimisioa egin behar izan zuen, sexu eta diruaren afera ilun baten ondorioz.
- Madeleine McCann neskatila desagertu egin zen Algarveko hotel batetik.
- Nicolas Sarkozy Frantziako Errepublikako presidente hautatu zuten.
- Marija Serifovic abeslari serbiarrak Eurovision lehiaketa irabazi zuen Helsinkin.
- Iparraldeko Irlandan katoliko eta protestanteek koalizio gobernua osatu zuten aurreneko aldiz.
Eta Iñaki Murua jaunak bere blog ttipi xumea aireratu zuen Botxotik Ziberespaziora. Ordutik hona dirau blogak bizi-bizirik, beste batzuen ez bezala, eta hala izan dadila nahiko nuke urte askotarako.
Long life to your blog, Iñaki maitia. Botxotik Ziberespaziora betiko! For ever!
Hainbeste gertaera 2007an! Zein iturritara jo duzu, Noemí? :-D
ResponderEliminar