Non daude musak?

Alegia, non ote dago nire inspirazioaren iturria? Aspalditxo agindu nuen artikulu bat Hizpide aldizkarirako, iaz egondako kongresuetan esan eta idatzitakoen ildotik, eta, egia esan, dexente kostatzen ari zait biribiltzea. Agian ustezko biribiltze biribilaren bila nabilelako.

Gainera, azken zenbakian egin duten aurrerapenean izenburua ez dute behar bezala jarri. "Sen onez Interneteko itsasoetan" izango da, azken orduko aldaketarik ez badago behintzat, eta honako hauek izango dira atalak:
  • zerbait izango du urak bedeinkatua izateko
  • ez dakigu zoin uretatik edanen dugun
  • edan behar ez duzun ura utzi joaten
  • uren itxirriztadiek erakusten deu iturrixe
  • ur geldia, hilgarria 
  • elurra bere aroan asegarri, handik kanpo gosegarri
  • gaztearen maitasuna, ura bahean
  • ura bada geldi, urrutira begira hadi
  • mila urte igarota, ura bere bidean
Tartean, esaera zahar gehiago, hala nola "urik gabe ito", "ur beroaz erretakoa, epelaren beldur" edo "berrogei urtez goiti ez dezakeaa tripa busti" 

Visualpanic Flickr-en
Eta, nola ez ba, eskerrak esaera zaharrak biltzen lagundu didatenei, besteak beste, gizarte-sareen guneen bitartez. Halaber, sarean dauden beste erreminta batzuk ere baliatu ditut horretarako: Gotzon Garateren hiztegia eta Centro Virtual Cervantes-en "Refranero multilingüe" nagusiki.

Comentarios