Xabi Aburruzaga, zuzenean

Herrietako jaietara joateko izaten dudan nagikeria astintzeko arrazoi ona lehengoan: Portugaleteko jaietan Xabi Aburruzaga zuzenean ikusteko aukera zegoen. Eta hara abiatu ginen.

behingoz, neuk ateratako argazkia

Ez dakit kalkulatzen zenbat bilduko ginen Canillako Pasealekuan kontzertua entzuteko. Jende dexente hurbildu zelakoan nago; egia ere bada etxean jotzen zuela. Dena den, eta beharbada lekua handia eta zabala izateagatik, hotz samar sumatu nuen entzuleria; txalo batzuk laguntzeko eta bai, baina hortik aurrera gutxitxo. Agian abestien ordenak ere izan zuen eraginik (jaietako abestia bukaera aldera hobeto ez, adibidez?)

Taldean musikari potenteak ditu Portugaleteko trikitilariak, Jose Urrejola esaterako; deigarria alboka elektronikoarena. Xabi bera ere erosoago ikusi nuen musika jotzerakoan kantatzean baino: gora-behera batzuk  gairen batean, hain gustuko dudan Denboraren naufragok diskoan baino indar txikiagoa ahots jokoan espero zitekeen bezala (neure burua eskaini dut hurrengo baterako, karkar)... Aipagarria Kepa Junkerarekin batera eskeinitako tartea (behin oreka lortuta) 

 Laburbilduz, gustura baina ez erabat aseturik. Agian hobe horrela, hurrengo batean ere joateko ;-)

Bi bitxikeria bukatzeko.
Wikipedian ere badu tokitxoa Xabik dagoeneko. 
Eta egunotan segapotora deitzen badidazu, bere abesti bat entzungo da.


¿Que no sabes quién es Xabi Aburruzaga? Pues mira en Wikipedia o en este mismo blog ;-)

Comentarios