Kontzertu txikien indarra, Txomin Artola eta Urbil Artola

Formatu txikiko kontzertua aditzeko aukera izan nuen lehengoan Gorlizen. Aldez aurretik banekien ez zela jendetsua izango (tokia izango ote nuen izan zen hasierako zalantza). 

Sarri eta aspalditik entzun izan dut Txomin Artolaren musika, nire bizitza osoan. Pentsa: baditut kaseteak, binilizko diskoak, CDak... Beraz, aldeko jarrera banuen arren kontzertuak nire aurreikuspenak gainditu egin zituen. Josu Bergarak aipatu izan du "kanta txikien indarra"; hortik sarrera honen izenburua: "kontzertu txikien indarra". Hasi aurretik sumatu nion konplizitatea Txomini. Eta bukatu arte, halaxe izan zen. Seguruenik, jende gutxi egoteak eta hurbiltasun fisikoak lagundu zuten.  

Josu Bergara suele decir y escribir "kanta txikien indarra", la fuerza de las pequeñas canciones. En este caso, podría parafrasear y decir "kontzertu txikien indarra", la fuerza de los pequeños conciertos, que sentí hacer unos días en una semana en la que escuche a los Markez (Mikel y Esti) y los Artola (Txomin y Urbil), dos generaciones que aúnan pasado (mi pasado musical, desde luego), presente y futuro, con temas que ya pueden considerarse clásicos. La fuerza de los pequeños conciertos; o, tal vez mejor, la fuerza de grandes conciertos en pequeños y cercanos formatos. Y si encima son cantantes que te han acompañado a lo largo de toda tu vida, como es el caso de Txomin Artola, te llenan más si cabe.


Bere bizitzaren etapei eta uneei jarraikiz ardaztu zuen kontzertua: aurkezpen musikatua (eta eguneratua;  "Izen ala ez izen" abestiak izandako eguneraketaz konturatu nintzen), Frantziaren eta frantsesaren eragina Hondarribian eta bere ama-hizkuntza, frantsezez eta ingelesez kantatzea, rock taldea ("Blowing in the wind"; bukaeran ere errepikatu zuen), euskarazko kantutegiak aitak, Ingalaterran emandako tartetxoa eta hango taberna batean euskaraz abestea, soldaduska (eta "Goizeko euri artian" ), aitak itsasoko kontuez zituen hitzez abestiak ("Xuriko"), Ez Dok Hamairukoekiko harremana, Walt Whitman (Belar hostoak diskoko "Lur osoaren erasoak"), Gotzon Aleman ezagutzea ("Bahoa urrutirat"), Euskadi Irratian lana eta  Joserra Gartziarekiko harremana eta haren hitzak abestietarako (besteak beste, "Aberriaren Mugak", enkarguz; hasieran hitzak politak bezain zailak omen ziren eta Txominek ez konplikatzeko esan ondoren berehala eraman zion proposamen berria), entzuleekin batera "Isil-isilik" agurtzeko...  Amaia Zubiria ere aipatu zuen; falta sumatzen omen du. Orain ezin dutela elkarrekin abestu aipatu zuen baina zergatirik esan gabe. Hortaz aparte, ikusia nuen inoiz, telebistan baina ez zuzenean, Urbil Artolaren musika-tresna: weissenborn (edo Hawaiko kitarra). Eta bere abestiren batean ageri den "dantzut" aditz trinkoari buruzko azalpena emateko tartea ere izan zuen Txominek.

Abesti horiek guztiek eta gehiagok nire bizitzaren oroitzapen musikalarekin bat egin dute. Txomini berari adierazi nion bere diskoen ondoren Walt Whitmanen eta Gotzon Alemanen olerki-liburuak erosi nituela (ez nintzen gogoratu eramateaz; nituen bestelako produktuak ere ez). Garaziri txikitan ere jartzen genizkion Txominen eta Amaia Zubiriaren kantak ("Folk lore sorta" haiek).

Dena den. gaur esandako guztia ez da berria hemen: duela 10 urte inguru ekarri nizun "Bahoa urrutirat" abestia. Bideoa desagertu egin da honez gero; horregatik, neuk egindako grabaketari esker badut orain berriro jartzea. Eta 2018an, nire urtebetetze-egunean, Gotzon Alemanen hitzez egindako beste kantu bat ekarri nuen hona, nire kutunena agian: "Ez dakit". 

El desarrollo del concierto tuvo que ver con la vida y la trayectoria musical de Txomin Artola, de modo que fue intercalando temas y explicaciones con la ayuda al weissenborn de su hijo Urbil. Todas las canciones enlazaban con mi propia vida. En todo caso, no es nuevo Txomin por aquí: hace unos diez años ya te traje el tema que acompaña a a la entrada de hoy (aunque ya no está accesible el vídeo que entonces enlacé). Y en 2018, el día de mi cumpleaños, puse una canción de Artola con letra del poeta Gotzon Aleman, una de mis favoritas: "Ez dakit". Pena que no la cantara esta vez; tal vez la única en un excelente concierto.

Comentarios

  1. Aupa Iñaki, penaz geratu bazina "Ez dakit" ez izatean Gorlizko kontzertu txikian, disfrutatu nire karaokearekin: https://youtu.be/YN1CFRREhIw

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Lotura hori nik igotako bideorakoa dela iruditzen zait, Gabi ;-)
      Hala ere, ikusi dut zeuk ere igo dituzula kontzertu horretako abesti batzuk, esaterako Intxauspeko alaba - Txuriko - Brodatzen ari nintzen.

      Eliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.