Konplize ditut denak... (todas son cómplices)

Mikel Markezen lan berri bati buruzko albistea entzun dut Radio Euskadin aste honetan. Tartetxo bat hartzeko astia izan dudanean hasi naiz Sarean saltseatzen (nire bizio aitorgarrienetako bat, jakingo duzunez) eta gaur dakardan bideora iritsi naiz, diskoaren aurrerapen den Konplize ditut denak abestia. Hitzak, Uxue Alberdirenak dira; musika, berriz, Mikelena, eta berarekin kantari Aire Ahizpak, Xalbadorren bilobak.  "Indar bat dabil hor" da disko berriaren izenburua.

Egia esan, bideo bat baino gehiago badago, dagoeneko Gabi de la Mazak, ohi bezala, karaoke-bertsioa prestatua du-eta. Ea zer deritzozun!



Adelanto del nuevo disco de Mikel Markez, "Indar bat dabil hor" (hay una fuerza por ahí). El tema que ha adelantado en el vídeoclip es Konplize ditut denak, con letra de Uxue Alberdi, y en el que está acompado por el trío Aire Ahizpak, las hermanas Aire, nietas de Xalbador (sí, el del "nun hago...") En el estribillo cantan "son todas mis cómplices y las quiero a todas" (todo tipo de mujeres que van saliendo a lo largo de la canción) A ver qué te parece.

Comentarios

  1. Ederra benetan!!!!
    Zenbat eta gehiago entzuten dozun ...politagoa da!!!

    ResponderEliminar
  2. Ongi etorri txoko honetara, Miren.

    Bertsio gehiago ere badago; diskoan, adibidez, Mikel Markezek bakarrik abestua. Eta duela gutxi zuzeneko bat ere ikusentzun dut.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.