Irakurri konektatzeko
IK honi Ta falta zaio maiz erabiltzen ditugun siglak osatzeko, Informazio eta Komunikazio Teknologiak alegia. Eta sarri aipatzen dudan legez, teknologia bitartekoa da. Usteak eta baloreak dira funtsezkoak nire iritziz; ekintzei zergatia eta arrazoia ematen dietenak. Ikuspegi horretatik emango dizuet irakurtzea eta konektatzeari buruzko esperientzia baten berri, EAEko irakurketa planaren argitara zentzu eguneratua eta zabalagoa izan dezakeena.
I
Ikasi. Horixe agertzen da behin baino gehiagotan ekimen horren atxikimendu-adierazpenean. Eta ikastearen kontzeptua, bideak, moduak eta garaiak aldatu egin dira egungo gizartean, irakurtzea eraldatu egin den bezalaxe. Baina, edozein kasutan, azpi-azpian dagoenak hortxe dirau.

K
Konfidantzara heldu kontrola gaindituz. Antzeko ideiaz idatzi genuen aspalditxoan Luis Mari Txabarri eta biok, Ebaluazioaren alfabetoaz geniharduenean. Eta filosofia horren argitan aritu nintzen aspaldi, garai hartan nirekin euskara ikasten ari ziren helduen irakurzaletasuna suspertzeko, Zutabe aldizkarian irakurritako proposamen bat indarrean jarriz. Hala, liburu jakinak derrigorrez irakurrarazi beharrean, aukeran ematen nien zer irakurri aukeratzeko, gehienez liburutegian genuenaren inguruko aholkuarekin batera eskatzen zuten kasuetan. Daniel Pennaci irakurri niona berriz esanda, irakurri aditzak ez du agintera jasaten. Beraz, liburua hartu eta gustukoa ez zela konturatzekotan askatasun osoa zeukaten atzera egiteko eta beste bat hautatzeko. Ez zuten laburpen idatzirik egin behar, ez zegoen horri buruzko galderarik azterketan. Konpromezua, gutxienez hiruhilabetean bat irakurtzea eta bukatutakoan iritzia klasekideei adieraztea horretarako propio genuen taula batean eta modu errazean, koloreak baliatuta hain zuzen: berdea gomendagarria zenean, horia gutxi gora beherakoetan eta gorria gustukoa ez zenean. Guztiz arrakastatsua izan zen proposamena. Konturatu nintzen, nire kasuan bezala, gehienek nahiago zutela beren kabuz aukeratu eta ahal zela umeentzako idatzitakoak ez izatea. Eta gustuak zein erritmoak anitzak ziren. Baten batek bidaietako kronikei ekin zien, beste batek Atxaga zuen maite...

Konektatzea? Bai horixe. Azken finean, irakurle-klubaren antzekoa zen. Izan ere, horman jarritakoaz gain, mintzagai ere bazirelako irakurritakoak. Gelaren inguruan gorpuzten zen gizarte sare horri lotura ematen ziona gainera.
Laburbilduz, joan zen mendean egindako proposamen didaktikoa, irakurtzea eta konektatzea uztartzen zuena, gaurkotasunez jantzi genezake egungo gizartean. Eta hizkuntza ikasleen artean ere bai, gelako hormetatik haratago.
Irakurketa Planaren webgunean argitaratua

Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.