Ni lekeitiarra

Egia esan, gure ama da lekittarra, ez ni. T hori bustita, jakina. Are, euskaraz aritzen denean "erredobleaz" hitz egiten duen horietakoa dugu. Eta Lekeitio agertu da hemendik behin baino gehiagotan.

Amaren bi lagun elkarrizketatu dituzte  ni euskalduna ekimenaren baitan (duela gutxi eman nizun berri); bera ere egotekoa zen baina ezin azkenean. Mundu txikia denez, horietako bat, gainera, nirekin soldaduskan ibilitako baten ama da. Hona hemen, beraz, bertako hizkeraren lekuko bizia.



Herriaz maiteminduta etorri omen da bideoaren egilea. Kontatu diodan bezalaxe, gure aitak zenak zioen  (txantxetan, bera ez baitzen lekittarra), Kalbarixora (Lumentzara alegia) igo eta San Pedrori bostekoa luzatzeko modua ei dagoela.

Eta hizkeraz haratago, herriari buruzko irudiekin blog aparta: Xabier Gezuragaren Lekitxoko zeruak.

De Lekeitio es mi madre y su familia; ya he contado cosas antes en este txoko sobre el pueblo. Y dentro de la iniciativa ni euskalduna han entrevistado a dos amigas suyas; ella no pudo estar al final. Una muestra viva del habla de ese pueblo, del que ha vuelto enamorada la autora del vídeo. Por si tú no lo conoces o quieres disfrutar de imágenes del mismo, Lekitxoko zeruak, blog de Xabier Gezuraga.

Comentarios

  1. Anónimo3/12/2012

    Zin dagizut Iñaki, Lekittorekin erabat maitemindu naizela. Baina ez herriarekin soilik, Rufinak eta Nerek ere maitemindu naute. 15 minutuko bideo batean hainbeste gauza interesgarri sartzea zaila egin zait.
    Beraz, berriz ere, mila esker hain kontaktu onak emateagatik.
    Besarkada bat eta goraintziak zure amari,

    Susana Martin

    ResponderEliminar
  2. Ongi etorri txokotxo honetara, Susana. Pertsonen arteak sareak eraikitzen laguntzea guztiz pozgarria da niretzat, bene-benetan.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.