Kafea zor didazu, Postal Kolekzionistak eta Mikel Urdangarin
Berriz ere Spotifyko algoritmoei zor diet abestia. Argi dago zer gustatzen zaigun sumatzeko gaitasun beldurgarri hori.
Mikel Urdangarinen ahotsa entzun nuen bapatean entzun nuen kantan. Eta bestea nor zen ikustera jo nuen. "Postak kolekzionistak". Ezezaguna niretzat behintzat. Beraz, kuxkuxeatzen hasi nintzen.
Eta, hara non, 2018an sorturiko proiektua dela ikusi dut Kantautore girotik pop eta rock giroetara hurbiltzekoa asmoz. Iñigo Asensiok sortutako hamaika abesti jantzi zituzten Ander Zubillagak, Michel Longaronek, Juanjo Falconek eta Irene Lópezek. Ibilbide luzeko musikariak. 2019an plazaratu zuten lehenengo diskoa, "Azken gaua hirian". Bi urte geroago, eta bilakaeraren lekuko, "Bagoi hutsak" etorri zen. Hor dago gaurko abestia, "Kafea zor didazu". Gerora ere atera dituzte lan laburragoak ("Ezuzsteko kantak") edo abestiak.
Arestian esan bezala, Mikel Urdangarin izan zuten kide abestian. Eta hona hemen Iñigo Asensiok Naiz irratiaren webgunean emandako azalpena.«Gure buruari egindako oparia izan da, Mikelek egin digun opari ederra. Ez da izan behartutako kolaborazioa izan, urte askotan Mikel Urdangarinen jarraitzailea izan naiz eta kantuak berak ere keinua egiten dio. Bals horretan Mikel bera ere identifikatu daitekeela uste dut, nire musikan eragin garbia izan duelako. Baiezkoa eman zigun eta gu pozarren». Kafearekin jokoa du kantuak, nahiz eta ez den propio egindakoa izan. «Kantuak Tolosako Izaskun auzoko festetan, behin Alaitz eta Maiderrek eman zuten kontzertu batekin du lotura eta amets bat horregatik aipatzen dut. Neska batekin dantza egin nahi nuen, ez genuen dantzarik egin ordea. Amona ere bertan irudikatzen dut, balkoian, eta keinu bat egin nahi izan diot hari ere»
ETBn ere abestu zuten... baina Urdangarin gabe eta hirukote formatuan.
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.