Denborak oroitzapenak lausotzen dizkit / El tiempo me difumina los recuerdos
Gaur, otsailak 29, 92 beteko zituen aitak; 1932an jaio baitzen. Eta ez dakit zergatik (Rozalenek bere aitari eskainitako kanta, neu ere aitita bilakatu izana eta dagoeneko Peruk hitz hori bere modura ahoskatzen hastea, aurten hamarkadaz aldatzea eta aita hil zenekora heltzea...) baina ohi baino maizago dut gogoan. Baina oroitzapenak lausotzen doaz eta ez dago orain besteko lekukotzarik argazki eta bideoez. Beharbada, bere aholku bat da burura datorkidana: zintzo jokatzeko.
Musika bat ere etortzen zait honetan hasten naizenean; Xabier Leteren "Eskaintza" olerkiarekin entzuten dena diskoan. Eta letraren atal bat, bereziki. Izan ere, "nire aita zenari" du olerkiak izenburua.
Urduri, arretaz entsegatu zituzten keinu maitekorrak,
lanean galdu zuten arrenkura gabe bizitzaren dema
onest izan ziren ahal zuten neurrian beren buruekin
Oroitzapenak zuri beltzean Recuerdos en blanco y negro |
Hoy hubiese cumplido 92 años mi padre; nació el 29 de febrero de 1932. Y, supongo, que por distintas razones o por un cúmulo de ellas (la canción que Rozalén ha dedicado al suyo, que Peru comience a decir a su modo "aitita" [abuelo], que este año vaya a cambiar de década y entre en la que él murió...) lo tengo más presente, aunque, al tiempo, me voy dando cuenta de que los recuerdos se van difuminando con el paso del tiempo. De lo más nítido que recuerdo es un consejo suyo; que fuera "zintzo".
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.