Gerrak eta arauak
Gerraz eta gerrez idatzi nuen atzo hementxe bertan. Idatzitakoari jarraikiz, ez dakit inoren gustuko ote diren; hala ere, halakoetan irabazle batzuk (beti; "ibai nahasia, arrantzaleen irabazia" dio esaerak) eta galtzaile ugari, errefuxiatuak besteak beste (oharra, gaur bertan ikusi ditut Bilboko Intermodalaren ingurutik hiru errefuxiatu eta txakur bat, petodun bolondres bat ondoan zutela).
Gerrak gora, gerrak behera, Sustatu bidez irakurri nuen gerrek badituztela arauak eta horiek zeintzuk diren. Behin baino gehiagotan entzuna nuen Genevako Konbentzioa, baina orain txiokatu eta guzti egin du Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak (ingelesez; eta Sustakoek euskaratu): "Gerrak "arau ofizialak" ditu eta hauek dira.
Beharbada, arauok beste testuinguru batean gauzatu ziren, ezta? Ba al dago benetako egungo gerra batean jator edo gizalegetsu jokatzerik, albo-efekturik gabe?
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.