Maitasun kanta bat, Mikel Markez
Ez da erraza kantaldiak (eta oro har, kultura-saioak) antolatzea pandemia-garaian. Baina hor doaz, apurka-apurka. Ezohiko uda honetan (eta ez eguraldiagatik soilik) bitan izan dut Esti eta Mikel Markez entzuteko aukera Uribe Kosta aldean. Horrela segitzen badut jarraitzaile sutsu edo grupi izateko bidean izango nautela ematen dit.
Bi saioak antzekoak izan dira; azken finean, Azal berritzen
disko berria izan dute oinarri eta hor, tartekatuta, Mikelen betiko
abesti batzuk eta Estiren berriren bat. Eta bisean, honen hit-a, jakina (Oroitzapenek esnatu naute). Sopelan sorpresatxo bat, hala ere: Noka taldeko Andrea Bidart aritu zen kantari. Bietan oso gustura.
Pare bat kontu aipagarri, nire ustez. Arkaitz Miner eta Julen Alonso musikarien lankidetza bikaina (eta bakarrik aritu izan direnetan bi musikariak, jota eta arin-arina jotzen, bitxia eta polita gainera). Bestalde, aita-alabek abestien hitzei ematen dieten garrantzia, sarritan egileak aipatuz: Joseba Sarrionandia, Toti Martinez de Lezea, Alaia Martin, Pako Aristi...
Eta ez da abesti aurkeztua izango, baina Mikelek "Maitasun kanta bat" horren aurkezpena aipatuko dizut. Jon Maiarenak dira hitzak. Mikelen hitzetan, maitasun kanta berri bat idazten denean ordura arte egindako guztien gainean egiten da, geruzak bailiran, edo flysch bat.
Portzierto: hitz berak erabiliz Garik ere egin zuen abesti bat, beste era batekoa, jakina.
Entre los conciertos que empiezan a volver al panorama cotidiano, este año he podido escuchar en dos ocasiones a Esti y Mikel Markez en la zona de Uribe Kosta, muy bien acompañados por Julen Alonso y Arkaitz Miner (y en Sopela con otra invitada: Andrea Bidart, del grupo Noka).
Además de las canciones del álbum Azal berritzen, Mikel cantó alguno de sus temas anteriores y Esti avanzó alguno de sus nuevos. A destacar también la importancia que dan a las letras y a citar a autores y autoras de las mismas.
No es una canción presentada como tal, pero Mikel se refirió en Maitasun kanta bat (una canción de amor) a que todas las canciones de amor se construyen sobre las anteriores, como si se tratara de un flysch. Por cierto: la letra es de Jon Maia, y ya la musicó Gari en su día.
idazten denean
jartzen dugu beste
guztien gainean
nire mingainean
inoren ta denen
pozean, minean
altxor bat bezala
gordetzen duzuna
zuretzat ez zala
zuk daramazuna
kantu ederrenek
duten maitasuna
maitatu zintudan
izarrak zuretzat
piztu ziren udan
kantu ederrenak
zuretzako ziren
zuretzako denak
entzuten baduzu
kantu eder denen
gainean jar ezazu
bizi den etxean
nire mingainean
zure bihotzean
kantu hau kantatzen
zugana iristeko
nigan arakatzen
hainbeste itsaso
eta dena esanda
zegoen akaso
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.