Josu Bergara (eta Gaizka Peñafiel), Fandangoaren hotsa
Itzel gustatu zitzaidan #KantuTxikienIndarra diskoaren zuzeneko grabaketan egon nintzenean; seguruenik jakingo duzu niretzat disko berezia izan dela. Gerora, sarrera berezi bat eskaini nion. Halaber, lagun izan genuen diskoa Garazik eta biok iaz egindako bidaietan, behin eta berriz entzun eta kantatuz, Josu Bergarak abesti honen bukaeran "Gaizka Peñafiel" esaten zuela buruz ikasi arte esaterako; inoiz, horixe ere esan dugu geure golkorako zuzeneko kontzertuetan, lezamarra taula gainean egon ez bada ere. Bideoklipa egin berri dute eta plazaratu orduko, Josuri eta Gaizkari eskatu diet aurkezteko.
No voy a descubrirte ahora que #KantuTxikienIndarra ha sido un trabajo especial para mí; antes y después de su grabación en directo. Incluso nos ha acompañado en viajes el año pasado, hasta aprendernos no solo las letras de las canciones. Así que nada más saber que habían publicado un videoclip con la canción "Fandangoaren hotsa", el sonido del fandango, con letra de Bego Andrés, música de Josu Bergara y colaboración de Gaizka Peñafiel, en el disco tocando la trikitixa y como correalizador del vídeo, pedí a Josu y a Gaizka que me/nos lo presentaran. Y así lo han hecho claro.
Hona hemen Josuk adierazitakoa:
"Batzutan gauzak modu naturalean, sinplean sortzen dira. Bego Andrés Urrestiren 'Fandangoaren Hotsa' letra lehen aldiz irakurtzean zeozer berezia zuela pentsatu nuen. Horrela, doinua sortzeko inspirazioa bapatean etorri zitzaidan eta boteprontoan asmatu nuen melodia. Bideorako Gaizka eta Asierrekin kolaborazioa ere horrelakoa izan da: gertukoa, lasaia, naturala. Eta protagonistak gure-gureak dira. Egunero lurra lantzen eta maitatzen dutenak."
Hauxe diosku, berriz, Gaizkak:
"Baserria, Burdinezko Gerrikoa, itsasertza, soloa,... geure lurraren historia eta ohituren adierazgarriak. Horrelako elementuak bideo baten biltzea, herritar jatorren laguntzaz eta musika/letra uztarketa paregabeaz benetako ohorea da. Izan zirelako gara."
Egia esaten badizut, ni neu euskaldun urbanoa naizela onartu behar dut, baserri-girotik urrun dabilena. Hala ere, egunen batean norbait nitaz horrela gogoratuko ahal da,
Eta karaoke gisara kantatu nahi baduzu, hemen duzu aukera (ohiturari jarraikiz, Gabi de la Maza - Txatxangorriari esker)
Y si quieres cantarla en karaoke... también te puedes animar
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.