Bikini beltza

Ematen du uda heldu dela, egutegian behintzat. Udaberri galduaren ondoren (Josik bere garaian egindakoaren zerikusirik ez, aurtengoak eguraldiarekin du) badaude aztarnak. Esaterako, Ideatecak atzo antolatu zuen --eta ohiko bihurtu den-- Partyteca jaia. Eta gaur, ekainaren 21a, udaren ikutua duen abestia eta bideoa (labetik atera berria, portzierto): Josu Bergararen "bikini beltza". Freskoa.

Lagun batek esan omen zion abesti politak egiten zituela eta hemen duzu bururatu zitzaion bat, Irati Jimenezen liburu bat irakurri ondoren.



Un vídeo que, por su título y su frescura, nos puede recordar que ya estamos en verano: "bikini beltza" de Josu Bergara. Cuando anduvo a orillas del Mediterráneo, junto a Pau Alabajos en Pon un cantautor en tu salón, contó que le decía un amigo que escribía canciones bonitas pero tristes. Y esto fue lo que se le ocurrió, tras leer una novela de Irati Jimenez. En el estribillo, dice "Nora, coge fuerte la mano y no dejes que escape la felicidad".

Karoke bertsioa ere badago You Tuben

Hankaz gora munduari begira,
paperezko sobre baten barruan gordeta.
zure azken mezua, ailegatu da.

Balkoian etzanda eguzkipean
larrosa koloreko geranioen babesean,
bikini beltza eta begietan disdira...

Nora,
Bilbora itzuli zara,
eskutik heldu, heldu,
heldu zoriona.

Nora,
etxean zaude jada,
mila ametsetan eskatu, eskatu, eskatu,
eskatu genuena.

Irratian pleaso don't go entzuten da,
"Azken guda dantza" posterraren azpian,
zu eta biok ohe barruan, barrezka.

Taxi guztietan galdera berbera,
kristaletan ikasi genuen erantzuna,
altzairuzko hiri honen anima gurea da.

Nora...

Comentarios