Nor da euskaldun, hau da galdera
Maite Goñiren bidez gogoratu dut umap.eu
Umap.eu berriari begitxo bat botatzen: Umap.eu s.shr.lc/XZL5l1 #umapeu
— Maite Goñi (@euskaljakintza) 2013 otsaila 27
Jakinminagatik sartu dut nire erabiltzaile izena baina ez nago hiru mila eta piku tuiterlari euskaldun horien artean. Arrazoietara jota, ez dut uste horren inaktiboa naizenik, argi daukat ez naizela errobota eta nire kontua ez da pribatua. Beraz, lehenengoa izango da: nire txio gehienak gazteleraz dira. Zer egingo diogu, bada; ez da horrelakorik gertatzen zaidan lehenengo aldia eta ez da azkena izango. Azkue Fundazioak ere ez du momentuz interesgarritzat jo ikasle eta irakasle bloga, euskara hutsean idatzita egon arren (eta google bilatzailean ondo kokatua, gainera)
Beste bitxikeria bat umapeko rankingean: zerrendan, lehen postuetan behintzat, agertzen diren asko kolektiboak dira, alegia, ez pertsona izena edota izaera dutenak.
Eta blogosferan gaia ez dela gaurkoa ikusteko, 86an Txelisek bere blogean egindako sarrera: nor da euskaldun? Aspaldiko kanta bat ere gogorarazi dit, sarreraren izenburua duena, hain zuzen.
¿Quién es euskaldun? Es una buena pregunta, como hubiese dicho Jesús Hermida.
Egun, badago "ikasle eta irakasle" Azkue Fundazioaren bilduman
ResponderEliminar