Beste ontzi bat ziberespazioan / Otra nave en el ciberespacio
Bilbon bizi izan naiz jaio nintzenetik. Toki berean jaio eta toki berean bizi kategoriakoa naiz, beraz. Hala ere, badakizu, irakurle lagun hori, txinboak berez kategoriakoak ere bagarela (karkar)
Interneten, aldiz, zertxobait gehiago mugitzen naiz eta itsaso horietan bide bat baino gehiago egin dut ontzi desberdinetan dagoeneko. Halakoxea izango da oraingo abentura berria: Botxotik ziberespaziora jauzia egiterakoan erabaki nuenean bezala, beste ontzi batean ere ibiliko naiz. Ez dut, haatik, txoko hau utziko, ez horixe. Bost urte eta pikuan ia mila adreilutxoz eraikitako honek irauteko borondatea du.
Deia.com-eko auzo blogosferikoan egongo da kokatua "ikasle eta irakasle". Izenburuari erreparatuta suma daitekeenez, hezkuntza izango du iparrorratz eta euskara hutsean arituko naiz bertan. Hor ere lagun izango zaitudalakoan nago, ezta?
Gonzopowers Flickerren |
Una nueva singladura en la que me embarco y en una nave nueva, aunque sin abandonar en absoluto este txoko, que seguirá siendo mi campamento base y donde espero seguir recibiéndote.
Así que de vez en cuando iré dejando mis aportes (evacuaciones que diría la espía) por el barrio blogosférico de Deia.com. Esta vez, en euskera y con la educación en el horizonte. Espero que, con el tiempo, pueda llegar a tener que responder a una cuestión del tipo "¿a quién quieres más, a tu padre o a tu madre?" y no a añorar "no hay amor como el primero".
RSSak apunteta ;-)
ResponderEliminarBadakizu, Josu, zerrenda irakurriko dudana... handik nor ez dabilen ikusteko :-D
Eliminar