Gernika, 75 urte geroago
Omenaldi eta oroipen gisa, duela bi urte jasotako sonetoa dakarkizut berriz. Orduan kontatu nizun bezalaxe, Mikel Zaratek idatzi zigun arbelean batxilergoko ikasle gazteak ginela Derion. Nire oroitzapenen kutxan uztartuta daude.
Zeus txikiaren haundi izan gura.
Agindu eroa. Indar frogantza.
Zezen hegalarien marruma dantza.
Infernua dator gure zerura.
Tximist lehertuen abiadura
haserre gorritan Gernikarantza...,
hasi da, hasi da hiri triskantza
eta garrasika dago mindura.
Garrasi larritan ama, umea,
aitaren gorputz hil buru gabea;
garrasika txori, lore, burdina,
harri, ohol, haize ta su irakina;
garrasiz herrien betiko lotsa,
askatasunaren betiko hotsa
Agindu eroa. Indar frogantza.
Zezen hegalarien marruma dantza.
Infernua dator gure zerura.
Tximist lehertuen abiadura
haserre gorritan Gernikarantza...,
hasi da, hasi da hiri triskantza
eta garrasika dago mindura.
Garrasi larritan ama, umea,
aitaren gorputz hil buru gabea;
garrasika txori, lore, burdina,
harri, ohol, haize ta su irakina;
garrasiz herrien betiko lotsa,
askatasunaren betiko hotsa
Wikipediatik hartutako argazkia |
Soneto que sobre el bombardeo de Gernika nos escribiera Mikel Zarate en la pizarra de clase cuando él era profesor de lengua y yo estudiante de primero de bachiller, allá por los últimos 70 en Derio. En mi caja de recuerdos están unidos esta poesía suya y lo que sucedió hace hoy 75 años.
Polita eta hunkigarria benetan
ResponderEliminar