Aiko taldea, oinak kantuz
Antigualekoa omen naiz. Onartu beharra: joan den mendean jaio nintzela, berrogeien bide horretan aurrera noala, ilea eskasten eta bizarra zuritzen ari zaizkidala... eta, hara non, joan den astean bi cd eskuratu ditut. Bai lagun, ondo irakurri duzu: bi cd. Eta egoera honen bitxia izanik, sarrera bana merezi dutelakoan nago.
Badut nolabaiteko harremana Aiko taldearekin; Patxi Laborda dantzamaisu baitut. Egia esanda, nire kantatzeko doaiak dantzatzekoak baino landuagoak egon direla ezin ukatu; are, dantzarakoak banituen zalantza izan ohi dut. Baina, azken boladan, "bat, bi, hiru" zenbatzen ibili ordez, dantzan disfrutatzen aritzeko bidean nagoela esango nuke, agian dantzatzea zer den eztabaidagarria ere badelako; nahikoa da Patxik berak idatzitakoari erreparatzea. Bestalde, tradizioa zer den eta zer ez sarri dute mintzagai nafarrak eta bere kide den Sabin Bikandik, eta azken cdan nabaritzen da. Deian egindako erreportaian ere erraz sumatzen da duten ikuspegia, haurrez, dantzaz eta tradizioaz, besteak beste.
Dantzan ez dakiena,
beti dau kontetan;
dantzari ona berriz,
hankez kantetan
Diskarekin batera, bideoak ere ekoiztu dituzte oraingoan. Eta You Tuben zintzilikatu, bertan kanala eta guzti dute eta. Hona hemen emaitza batzuk.
Marijo, tango bat.
Aitona txomin, biribilketa
Portzierto; diskoaren kontu grafiko eta diseinuan ikastolako aspaldiko ikaskide baten eskua dago: Iñigo Ordozgoitirena, alegia. Mundua txikia da.
¿Qué es bailar? ¿Qué es danza tradicional? ¿cómo entender la tradición? Patxi Laborda y el resto de miembros y miembras de Aiko taldea creo que lo tienen bastante claro; como ejemplo, su último trabajo, oinak kantuz (los pies cantan). Y este navarro hasta está consiguiendo que haga mis pinitos, intentando disfrutar más allá de unos movimientos mecánicos y mecanizados.
¿Qué es bailar? ¿Qué es danza tradicional? ¿cómo entender la tradición? Patxi Laborda y el resto de miembros y miembras de Aiko taldea creo que lo tienen bastante claro; como ejemplo, su último trabajo, oinak kantuz (los pies cantan). Y este navarro hasta está consiguiendo que haga mis pinitos, intentando disfrutar más allá de unos movimientos mecánicos y mecanizados.
Beste sarrera batzuetan Patxi Labordari buruzko aipuak. Otras referencias sobre Patxi Laborda en el blog.
Orain dantzari? Badakizu esaldi zaharra ez? Hombre de muchos oficios.... ;-)
ResponderEliminarHau ez da ofizioa Josu, zaletasun xumea baizik, plazan zerbait egin ahal izateko begira egon beharrean ;-)
EliminarAskotan irakurri dizut baina inoiz ez zaitut ikusi Aikoren erromerietan ¿ez zara ausartzen ala?, ni ere Patxiren ikaslea naiz, dantza maisu gisa izatea ikaragarrizko plazerra da, nola irakasten duen eta zer esanik ere pertsona bezela, haundia da.
EliminarAritzen naiz Lurdes, aritzen naiz. Eta
ResponderEliminarmazurkekin ere bai inoiz: "ma-zur-ka al-da-tu" ;-)