Futbola ilargipean, partekatutako oroitzapenak
Euskadi Irratiko Ilargipean programan parte hartzeko gonbitea luzatu zidan Dani Arizalak. Athleticzale baten bila zebiltzan, Errealaren kontrako partidaren aurreko asteko programa baterako. Esan eta egin.
Arin joan zitzaizkidan minutuak; izan ere, konturatu orduko partiduaren pronostikoa emateko eta agurtzeko tenorea heldu zitzaigun partaideoi. Hala, esandako eta esan gabeko zenbait kontu bilduko ditut oraingoan.

Futbolaren emaitzek ez naute haserrarazten gaur egun (nik uste); bestelakoa zen kontua txikitan, karkar. Aldartea hobetu bai, ordea; ezin ukatu. Aldi berean, bat nator futbolaren inguruko gehiegikeriekin ados ez daudenekin: maila gehienetan neurria galtzeko bidean gaude, honez gero galdu ez badugu. Hortaz gain, Xabier Aierdik soziologoak zioenez, sinplikazioetatik aldentzea komeni da; azkenean ez baita dena ez beltz ez zuri (izatekotan zuri gorri karkar)
Futbola gaixotasun? Bai, seguruenik muturrera eramanez gero, beste edozein gai edo zaletasun bezala. Agresibitatea bizitzaren eremu gehienetan ageri da, ezta? Argi dezadan bestetik, kirola zuzenean ikusteak erakartzen nauela; telebistazko betekada horiek, berriz, nekagarri eta aspergarri suertatzen zaizkit maiz , salbuespenak salbuespen jakina. Are, aspalditxo entzun nion Athleticen presidente zen Arrateri epe erdi-luzera hilgarri suerta lekiokeela telebista futbolari. Eta ez nindukete harrituko azkenean zelaiak (erdi) hutsik ikusteak eta jendea gogaituta egoteak.

Esparru honetan joera kolonizatzailea arbuiatzen zuela esan zuen Aierdik; eraikin berriak denon artean ordaindu beharra esaterako. Zertxobait erantsiko nioke neure aldetik: irabazten duenarekin bat egiteko joera hori ere ez dut gustuko, garaile eta boteretsuaren aldekoa izatearekin.
Honekin lotuta, futbolari zer ikusten diodan erakargarri hausnartzen jarrita, ez dela kontu arrazionala esango nuke, sentimenduen eremukoa baizik. Hortxe hartzen du bete-betean zentzua Miguel Gonzalez San Martínek idatzitakoa, alegia, partekatutako oroitzapenak direla futbola. Eta halaxe ikusten dut neure burua, oroitzapenez jantzi eta bustitako sentimendua dut Athletic taldearekiko; belaunaldien joan-etorriarekin loturikoa gainera.
PD Programa bera sareratzen dutenean emango dizut berri.

Guztiz adoz zure komentarioarekin. Athletickekin daukagun lotura ez da kirolarekiko dugun gustua (niri adibidez kirol moduan gehiago gustatzen zait txirrindularitza, eta Barsaren partiduak lokartu egiten naute) beste gauza bat izan behar da, emozionala edo.
ResponderEliminarEz dut entzun programa, Dani Aritzalaren programak ordu txikitan izaten dira eta,... baina podkasta balego abisatu, eh?
Ah! Eta eskerrik asko nire argazkia erabiltzeagatik
Ez horregatik Josu. Gehiagotan ere egingo dut ;-)
ResponderEliminarProgramaren podcasta zintzilikatzen dutenean esango dizuet, jakina.
Portzierto, eskubaloia ez duzu gustuko? :-P