Herdoilaren tristezia gaindituz
Maite Goñiren gaurko hitzak ekarri dit gogora Atxagaren olerkia, Ruper Ordorikak musikatu eta abestua. Idatzi zuenetik hiri dexente aldatu da zalantzarik gabe, eta duen soinekoa ere bai, lanbroa alde batera utzita, txinboak horren gustura segitzen dugun arren.
Horren lekuko, Basurtun egin den lan handia, trenbidea lur-azpian utzita. Hori bai, hiriko bidegorri-sarea hedatzeko aukera ona galdu da nire ustez; auskalo zinegotzi batek esan zidanaren arabera atzeratzea baino ez den ala betiko ilargian geratzen diren proiektuak bezalakoa izango den.
Abenduaren 28ko argazkia |
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.