Zenbat hitz irudi baten truke? / ¿Cuántas palabras por una imagen?

Sorpresa atzo DEIA egunkariari begiratutxoa ematean. Ustez tankera desberdineko berri bitan argitaratutako argazkiek itzelezko gainkarga ematen diete aipatutako berriei;  bietan, gainera, protagonista bera:  arbela.
Administrazioko langileen euskalduntzeaz ari dira lehenengoan eta euskaltegi batean ateratako argazkia txertatu dute. Euskaltegiei buruzko ustea hori al den galdetzen diot neure buruari. Gurutzeak direla medio sorturiko ikamikez dihardute bigarrenean. Eta argazkia El florido pensil antzezlanerako eszenario izan litekeela iruditu zait.
Zer deritzozu zuk, irakurle lagun hori?


Y es que he pensado en la relación entre palabras e imágenes; se suele decir que mil, pero en este caso igual hasta es poco. He encontrado en el diario DEIA dos fotografías que ilustraban sendas noticias, en principio no relacionadas entre sí pero unidas por la aparición de un elemento "clásico" en las aulas: la pizarra.
En la primera de las noticias, referida a la euskaldunización de trabajadores de la Administración, publican la fotografía de un euskaltegi; me pregunto si es la imagen extendida que tienen las personas de los mismos. En la segunda se refieren al asunto de los crucifijos en las aulas, y la fotografía casi parece sacada del escenario de El florido pensil.
Si quieres opinar, te paso el teclado y el espacio

Comentarios

  1. Anónimo11/26/2008

    Argazki horiek benetakoak eta gaurkoak dira; beraz, existitzen dira.

    Asuntoa da albisteari ematen zaion "giroa" eta giro hori bai dela "el florido pensilen" denboratakoa.

    Berrikuntzaren urtea denean albiste horien giroa ikusita sotana usaia datorkit burura.

    Irakurri duzue inongo paperean IKASYS proiektuari buruzko ezer edo Lanbide Heziketako Plan berriari buruzko ezer?

    ResponderEliminar
  2. Egon badaude, Josu, baina bestelako errealitateak egon badaude, besteak beste zuk aipatutakoak.

    Baina agian ez dira berri izateko modukoak.

    ResponderEliminar
  3. Horrela-horrela ez da izango, baina euskaltegietako ikasgela gehien-gehienetan oraindino arbela dagoela egingo nuke.
    Eta ez badago, askotan ez da izaten zerbait berriago ekarri delako.

    ResponderEliminar
  4. Bontxi arbela dagoenentz baino erabilera izango litzateke kontua nire ustez. Eta argazkiak metodologiari buruzko ikuspegi bat ere islatzen duela iruditzen zait.

    ResponderEliminar
  5. Anónimo11/27/2008

    Metodologia dela-eta, polita  eskaini diguzun bideoa 'consecuencias de una clase aburrida' . Egia da euskaltegien irudi zaharkitua ematen dela eta hori ez dela guztiz justua.  Baina egia da, halaber, berrikuntzari (berrikuntza kulturalari, batik bat) grina handiagoz ekin behar diogula. Begira, azken 10-12 urtetan 27tik 34ra pasatu da euskaltegiko ikasle tipoaren adina. Ez dugu n-belaunaldia erakarri eta noiz etorriko zain gaude. Inoiz etorriko al da?

    ResponderEliminar
  6. Berrikuntzarekin topo egin dugu Plisti ;-)

    ResponderEliminar
  7. Hola Iñaki.
    Ya ves que te sigo, no solo en tus post, también en los debates. Por cierto, me debes una visita o yo un café para hablar de un frontón. ¿Te suena?, no creas que me he olvidado, me gustaría visitar la zona contigo para ver que podemos hacer.

    Saludos

    ResponderEliminar
  8. Alfonso, se agradece la visita virtual, pero ¿el café será real no?

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.