Atsotitzekin bueltaka / A vueltas con los refranes
Seguimos a vueltas con el refranero. Después de leer la excelente aportación de plisti-plasta sobre los refranes que no están recogidos en otras fuentes y que él conoce, he recordado un antiguo post sobre refranes renovados, escrito por el argentino Hernán Casciari con el que me reí mucho. ¿Conocéis más actualizaciones? :-D
Oso interesgarria plisti-plastaren ekarpena, berak ezagutzen dituen beste atsotitzei buruzkoa. Eta, gazteleraz emandako linkari jarraiki Mantxutekoez gain esaera berririk ezagutzen duzue? Portzierto, zergatik izango ote dira "atsoen hitzak" eta ez "agureenak"?
Oso interesgarria plisti-plastaren ekarpena, berak ezagutzen dituen beste atsotitzei buruzkoa. Eta, gazteleraz emandako linkari jarraiki Mantxutekoez gain esaera berririk ezagutzen duzue? Portzierto, zergatik izango ote dira "atsoen hitzak" eta ez "agureenak"?
Honelakoak gustukoak dituzulakoan, hona hemen gure sukaldeko beste pare bat kontutxo.
ResponderEliminarAmari, Kortezubikoa izaki, gerra garaian Gernikako bonbardaketa pairatzea tokatu zitzaion eta zeruan berak zioen moduan "trumoi buruak" (hodei burubaltzak) agertzen zirenean eta trumoiak jotzen zuenean beti etortzen zitzaion akordura Gernikako hura eta beldurra uxatu nahian edo, erdi konjurua erdi errezua zen honako hau esaten zuen:
Santa Barbara, Santa Kruz
Jaunek balio zakiguz
Iñuxentien ogixe, Jaunaren miserikordixe
Santo Dios, Santo Hombre, Santo Mortal (sic)
Libranos Señor de toda peste y mal
Elizako kontuekin jarraituta, hau ere esaten zuen:
Doniene, Doniene
bezpera gabien
abadiek hasarratu zien
etzeben besterik eitten
alkarri muzturrek hausitzen
Eta orain gerra ostera etorrita, ohikoak ei ziren herriko plazetan diru apur baten bila aritzen ziren "sakamuelasak". Aitak kontatzen zuenez, honelako batek erreduren kontrako ukendua saltzen zuen eta bere botikaren mesedetan sopletea hartu eta hankari su ematen ei zion. Kostata jakin zuten gerrako mutilatua zela eta gezurretako hanka zuela.
Beste batek zimitzak akabatzeko hautsak saltzeko hau esaten omen zuen:
Polvis pa chinchis
Chinchis pa polvis
Le abre la boqui
Le mete la polvi
Le queda morti la chinchi
Ikusten duzunez, ipuin zaharrekin ari naiz oraingoan. Horrela jarraituz gero, ez zaitezela harritu honelakoei agurehitzak esaten badiete aurrerantzean.
Eta hona hemen Antton Irustak bidalitako beste bat:
ResponderEliminarAhal danean dana,
eta ezin danean,
ahal dana.