Ongi etorri, Libe

 Badugu beste Murua bat munduan: Libe Murua Alvaro. Bigarren iloba. Eta idazten hasi orduko, Peru, haren neba, jaio zenean idatzi nuena irakurri dut. Eta ia, ia, antzekoa idaztekotan nengoela konturatu naiz. Seguruenik antzeko sentimenduak ditudalako barruan; bigarrena izateak ez du askorik aldatu: zoriona, ilusioa, erantzukizuna, itxaropena, jakinmina, kezka... Hamaika galdera. Nolakoa izango ote zara, Libe. Nolakoa bizi izango duzuna. Nolakoa zeure ingurunea. Zein izango ote da zure hizkuntza, edo, hobe esanda, zein hizkuntzatan adieraziko dituzu sentimenduak -edo, auskalo, hizkuntza batean baino gehiagotan-. Zein balore izango ote dituzu. Nola ikusiko ote duzu aitita urte batzuk barru. Zenbat denbora partekatuko ote dugu.

Zuretzako musika pentsatua neukan. Xabier Zeberiok alabari eskainitakoa. Daniela. Zuretzat gaur.

Badaezpada ere, idatzita utziko dut: ekaina izan arren, egun euritsua, hotza gauden garairako. Eta astearte arratsaldean atera zara mundura. Ah, eta badago beste Libe Muruarik munduan honez gero 😉




Has llegado, Libe. Una nueva Murua en el mundo. La primera nieta. Antes de escribirte esta entrada he leido lo que escribí a tu hermano Peru, y me temo que ando pensando lo mismo: parecidos sentimientos, parecidas preguntas. Eso sí; la música la tenía pensada desde que la oí hace meses en un concierto de Xabier Zeberio; está dedicada a su hija.

Comentarios

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.