Iñaki Palacios eta Mikel Urdangarin, Udazkena

 Berriz ere Mikel Urdangarin hemendik. Oraingoan bere ahotsa baina abestiaren musika Iñaki Palacios txistulariarena da eta hitzak, berriz, Karmele Jaiorenak.

Hau adierazi zuen Instagrameko profilean Iñakik.

Abesti berezi honek agur esaten dio udarari eta ongi etorria urtaro berri honen koloreei 🍁

Mikel Urdangarinen ahots goxoez disfrutatu ahalko dugu eta @dab_dantza konpainiaren bidez, bi emakumek uda eta udazkenaren joan etorria irudikatu dute. Guk bezain beste disfrutatzea espero dut prozesu artistiko hontaz.

La voz de Mikel Urdangarin para este tema, con letra de Karmele Jaio y música del txistulari Iñaki Palacios. Udazkena. Otoño. Así lo comentó en su perfil de Instagram Iñaki.

Esta canción especial, dice adiós al verano y da la bienvenida a los colores otoñales 🍁

Podremos disfrutar de la calidez de Mikel Urdangarin y dos bailarinas de la compañía DAB, nos representarán el fin del verano y el comienzo de una nueva estación. Espero que disfrutéis tanto como nosotros de todo el proceso creativo.

Por cierto, entrevista a Mikel en El Desmarque sobre el Athletic



Hodeiak bildu dira zeruan haizeak orbela darama udazkeneko argiaren altzoan babestuta jaka barruan ditut eskuak hotzetik dator arindua nire zauriak sendatzen laguntzeko ukendua zoaz urrutira, haizeak hostoak daramatzan bezala eguzkiaren printzen antzera barruan egin didazulako ziztada zoaz jada, zoaz uda nigan geratuko da emandako azken musuaren itzala zatoz ekaitz, euri zaparrada ezabatzera zuk utzitako orbaina zatoz haize zirimola eroatera laztana gure ezpainen dardara urrutira kolorez bete ditut begiak bihotza taupadaka hasi da eta nik lotan utzi behar dut behingoz oroimena egunak laburtzea behar dut zuhaitzek hostoa galtzea gorri horizko koloretan aurkitu gerizpea zoaz urrutira, haizeak hostoak daramatzan bezala eguzkiaren printzen antzera barruan egin didazulako ziztada hego haize bihots gabe hori eroan itzazu zurekin hasperenak zu ta ni, gu izan ginen umetxoak beheko su baten geroa jaio ta zaharra erre urtaro berri baten usainen zain sutan desegitea belarrira behin zuk esandakoa gainean daraman maite zaitut laztana eraman hintzen zama urrutira

Comentarios