Julen Alonso, Hondarrak
Azkenaldi honetan ez daukat bloga oso bizirik; gainezka nabilela esatea Pernadoren egia delakoan nago. Eta Euskaraldia bukatuta eta Azokaren erdian, berriki topatu dudan gazte baten musikarekin natorkizu gaur: Julen Alonso.
Urolako hitzan jasotako adierazpenetan, bere kantuak jendeari erakusteko unea iritsi dela esan du oriotar gazteak. Izan ere, "Sutan dantzan" bere lehenengo diskoa argitaratu berri du.
Bideokliparen egileak, gainera, ezagunak: Gaizka Peñafiel eta Asier Olazar. Are; Julen entzutean, duela urte batzuk ezagututako beste trikitilari gazte bat etorri zait burura.
No anda muy activo el blog estas semanas; estoy desbordado con el trabajo y me cuesta dedicarle un rato siquiera a encontrarme contigo en este txoko.
De todos modos, hoy te acerco la música de un joven trikitilari oriotarra. Quizá el genero de la trikitixa actualizada esté un poco trillado pero su frescura me ha gustado. Eso sí; me ha recordado a otro joven que conocí hace unos años.
mundua den hondartzan
batzuetan geldi daude
beste askotan martxan
ez uste ezer garenik
ez ibili zalantzan
patua den korronteak
garabiltza dantzan.
Hondarrezko erloju bat da bizitzan, dena.
Jakin ale hau izan litekeena, pena, azkena.
Maitea elkartu ginen
ur askoren tartean
pozik olatu handiak
heldu diren artean
korronteak jarri gaitu
elkarren apartean
aro berri bat hasteko
txokoren batean.
Hondarrezko erloju bat....
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.