Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza

Urtea bukatu aurretik, nire beste ekoizpen bat aurkeztera natorkizu, aurtengo gai nagusiarekin lotura duen artikulu batez ari natzaizu: "Ikas-ziberkomunitateak eta irakasleen prestakuntza". Hizpide aldizkariaren 87. zenbakian argitaratu da eta, berrikuntza modura, Sarean duzu eskura Irakasbil webgune berrian. Zirrara berezia izan dut: tesiari buruzko artikulua euskaraz, aldizkariaren paperezko azken zenbakia...

Antes de acabar el año, te cuento una de mis últimas producciones; un artículo en la revista Hizpide sobre mi tema. Tiene un punto de especial: escribir en euskera sobre la tesis, último número en formato papel de la revista que coordino... 

Hau da laburpenaren laburpena:
Doktore-tesi bat laburbilduko dugu artikulu honetan. Honako alderdi hauek aurkeztuko dira: testuingurua, ikerketa-prozesuaren nondik norako nagusiak, ikas-ziberkomunitatearen definizioa, horrelako komunitate bat sortzeko eta garatzeko baldintzak, berorietan erabiltzen diren erreminta edo tresnak, partaidetzari buruzko balorazioa eta, azkenik, aurrera begirako proposamenak. Laburpena izaki, Sarean lor eta irakur dezake gazteleraz ikerketaren testu osoa begiratzeko interesa duenak.



Comentarios