Hutsa. Hutsa eta doblea.

Baina ez gara kafeaz ari. Aurreko batzuetan aipatu dut hemen Maria Rivero. Gaur, berriz, Hutsa Bikotearen abesti "zahar" bat dakarkizut hona; Mikel Etxabururen letra duen "Eskerrak badakigun igeri egiten".

Hau irakurri dut euren aurkezpenean:
Hutsa musika da. Musika hutsa. Zenbait trikimailuz lagundutako akorde eta melodiak. Ileak tente jarriko dizkizuten kantuak. Negarraraziko dizueten kantuak. Barruan dituzuen oroitzapen, sentimendu eta aurrera egiteko gogoak borbor jarriko dizkizueten kantuak. Hutsa. Hutsa eta doblea. 
Azken diskorako crowdfunding delako kanpaina batean daude buru-belarri, grabatu duten "Amnesia" plazaratzeko asmoz. Beraz, gustatzen bazaizu, badakizu.

 

"Menos mal que sabemos nadar", título de esta canción de Hutsa Bikotea (María Rivero y Eriz Perez). El viodeoclip es un disco anterior, ya que el dúo ha grabado un nuevo trabajo; en el mismo ha colaborado un viejo conocido de este txoko: Josu Bergara.

Dúo acústico, juegan con su nombre (hutsa, solo, como el café) en la presentación: "Hutsa es música. Solo música. Acordes y melodías acompañadas por distintas triquiñuelas. Canciones que te pondrán los pelos de punta. Canciones que te harán llorar. Canciones que te pondrán en ebullición los sentimientos que tienes dentro y las ganas de seguir adelante. Solo. Solo y doble."

Si te ha gustado y  quieres colaborar para que "Amnesia", su nuevo disco, vea la luz, están embarcados en una campaña de crowdfunding.



Karaokean abestu nahi baduzu (edo ausartzen bazara), hona hemen Gabi de la Mazak landutako bideoa.


Ateak asmatu ziren
paretak zeharkatzeko
giltzak ateak ixteko
eta itsasoak,

A/te/ak as/ma/tu zi/ren
paretak zeharkatzeko
giltzak ateak ixteko
eta itsasoak,
giltzak haraxe botatzeko.

Es/ke/rrak ba/da/ki/gun i/ge/ri e/gi/ten.
Eskerrak badakigun igeri egiten.

Eskerrak badakigun igeri egiten.

Giltzak urpetik berreskuratzeko
ateak zabaldu
eta paretak zeharkatzeko
atzera begiratzen dugunean
itsasoaz baino ez gogoratzeko.

Eskerrak badakigun igeri egiten.

Comentarios