"Ikasle eta irakasle", Blogetan lehiaketan
2013aren bukaeran iragarri nizunari jarraiki, Blogetan lehiaketan dugu "Ikasle eta irakasle" bloga, Botxotik honen anaia txikia. Izan ere, bertako baldintza guztiak betetzen ditu, izar bokaziorik izan ez arren.
Besteak beste, lehiaketaren helburua blogak eta euskal blogariak saritzea da, ezagutzera emanez eta blogetan euskararen aldeko erabilera sustatuz. Eta azken hau bada gure beste txoko haren iparrorretz nagusia. Bestalde, euskal blogariei dagokienez, inoiz sailkapen horietatik kanpo geratu banaiz ere, zalantzarik ez dela egongo uste dut.
Bozkatzeko lehendabiziko epea urtarrilarean 27an hasiko da, bihar bertan, eta otsailaren 16an bukatu. Bozkatzea bi modutara egin daiteke:
- www.blogetan.com webgunean erregistratuz eta egun bakoitzean boto bat kategoria bakoitzari emateko aukera izango duzu.
- Twitter bitartez ere bozkatzeko aukera dago #blogetan traola erabiliz, bozkatzen duzun blogaren esteka eta zein kategoriatan parte hartzen duen zehaztuz.
Edonola ere, errazena, estekari jarraitzea eta hurrengo orrialdera helduta, "bozkatu" edota "tweet" sakatzea.
Ez ahaztu, beraz, "gizartea eta politika" kategorian dagoela (nagoela / gaudela) eta, oinarrietan jarri bezala, egun bakoitzean kategoriako boto bat eman daiteke, baina hau webgunearen bidez eginez gero baino ez da gertatzen. Publikoaren bozkatzeak lehenengo fasean %50 balioko du, euskararen munduko eta teknologia berrien inguruko adituez osaturiko epaimahaiaren bozkatzeak beste, alegia.
Ikasle eta irakasle, ese mi otro blog sobre educación y en euskera, se presenta al concurso de blogs Blogetan, creado con la intención de promocionar la lengua y dar a conocer a blogs y blogueros en euskera. A destacar que el voto popular constituye el 50% en la primera fase, que se puede votar una vez por día y por categoría a través de la web del concurso o de twitter, utilizando el hastag #blogetan y la categoría en la que participa ("gizartea eta politika", o sea, sociedad y política en este caso) desde mañana 27 de enero al 16 de febrero... Vamos, que "a buen entendedor..."
Comentarios
Publicar un comentario
Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.