Zer egin abenduaren 3an?
Gogoan dut ezagun bat itzel haserretzen zela jendea mozorrotzen den egunetan baten bat baserritar edo dantzari jantzita ikusten bazuen. Horrelako zerbait nabaritu dut ume bat horrela jantzita ikusi dudanean eskolara sartzen. Tira, bagaude berriz, pentsatu dut neure artean: euskararen eguna ospatu behar dela, eskolan zerbait antolatu eta baserritarrekin lotu -edota folklorearekin-. Gero kexak etorriko dira, ezagutza eta erabilera direla-eta. Horren aurren, neu ere ekitaldi batera gonbidatu nautela-eta, bestelako "mozorroa" jartzea erabakia nuen eta halaxe egin dut: gorbata jarri, ospakizun berezietan gizonezkook sarri egin ohi dugunari jarraiki; zergatik ez? -behin esan zidaten batek horrek harritu egiten zuela... euskararen munduan bizi ginenon kasuan-.
Halaber, #mundiala izeneko ekimen instituzionala jarri da egunotan martxan. Parte hartu nuen, itsasotik harantz bizi arren euskara lantzen eta mantentzen saiatzen den Itziar Aretxaga kontuan izanda; hura bai mundiala (Apalabradosen behin eta berriz jipoitzen nauen arren)
Egia da hizkuntzarena eguneroko lana dela, lan isilean eta epe luzera begira gauzatzen dena, nire ustez. Gainera, gure txikitasunean ere, ezin ados jarri eta ekimen paraleloak sortu beharra; Brianen bizitza behin eta berriz antzeztuko bagenu bezala. Areago oraindik, adar jotze bat zela pentsatu dut gaurko egunez Euskaltzaindiaren gramatika-batzordeak dimisioa aurkeztea; umorezko programa bateko gidoigileek ez lukete hobeagorik asmatuko.
@itzimex euskara beti #mundiala
— Iñaki Murua (@imurua) November 22, 2013
Eta urteak joan, urteak etorri, gaurko egunez ia urtero egin izan dudala sarreraren bat konturatu naiz. Hemen duzu zerrenda:
- 2012: Abenduaren 3an
- 2010: Por qué en euskera (o a vueltas con el "p.." euskera)
- 2009: Euskara eta unibertsitatea, zientzia eta historia
- 2007: Euskara buruan ibili munduan
Azken ukitua emateko, Xabi Aburruzagaren musika eta Iñaki Aurrekoetxearen hitzak abesti batean: Orgulloso nago. Karaoke bertsioa, Gabi de la Mazaren lanaren emaitza.
Día Internacional del Euskera. Y contaba que he visto a una niña entrar vestida de aldeana en su colegio, y he pensado a la posible relación que establecen en lugares como Bilbao entre euskera, lengua de centro y folklore, no tanto como lengua viva y de comunicación. Que es de lo que se trataría.
También me he dado cuenta que casi todos los años hago alguna entrada alusiva al día... aunque esté convencido que la cuestión lingüística sea más una tarea callada, diaria y a largo plazo.
Día Internacional del Euskera. Y contaba que he visto a una niña entrar vestida de aldeana en su colegio, y he pensado a la posible relación que establecen en lugares como Bilbao entre euskera, lengua de centro y folklore, no tanto como lengua viva y de comunicación. Que es de lo que se trataría.
También me he dado cuenta que casi todos los años hago alguna entrada alusiva al día... aunque esté convencido que la cuestión lingüística sea más una tarea callada, diaria y a largo plazo.
Guztiz ados zurekin! baina Administrazioan lan egiten dugunok, gehienetan gogo handi barik, zerbait "antolatu" behar dugu...
ResponderEliminarEz dut adierazi nahi izan antolatu behar ez denik, Maria baina Administrazioan, besteak beste, eguneroko lan isil hori maiz ahazteko arriskua badagoela uste dut.
EliminarErrieta egin behar zenigulakoan hasi naiz irakurtzen eta horra hor sorpresa. Mila esker aipamenagatik, bai blogean, baita Twitterren ere, #mundialaren harira. Ez dakizu ze ilusio egiten didaten euskaraz jasotzen ditudan mezu guzti horiek. Apalabradoseko partidei dagokienez, jipoia hartu, beharbada pixkat hartzen duzu, baina urrun dagoen lagun bat lagunduz! Horrek ere badu meritoa!
ResponderEliminarPuebla aldean lagun bat izatea ez da ez ahuntzaren gauerdiko eztula, ezta handik mintzalagun gisa aritzea ere, Itziar. Horixe bai benetan mundiala dela.
EliminarJokoari dagokionez, aspaldi ikasi nuen ez dela errenta :-D