Ainara Ortega, irabazle ezaguna?

Ainara Ortega izan da irailean aipatu nizun Imanol Cover sariaren irabazle. Satxa Sorazu pianojolea izan du lagun.


Bideoa entzutean, jazz ikutua sumatu nuen eta bere berri izateko sarean bilatzeari ekin nion. Eta emaitza uste baino oparoagoa izan da; besteak beste, musikaren eta antzerkiaren munduan ibilbide luze samarra duela ikusi dut. Bideo gehiago ere aurkitu ditut, Iñaki Salvadorrekin batera "te doy una canción" proiektuan parte hartu zuenekoa


edota, beste hau,  grabaketa garaikoa.

Donostiako emanaldian zuzenean egon ez ginenontzat, ea noiz ematen duten ETBn, edota, are hobeto, EITB nahieran jarri.

He visto que Ainara Ortega ha ganado el concurso Imanol Cover. Y mirando un poco en la Red, he visto que tiene una trayectoria que no empieza precisamente ahora, participando en distintos proyectos, como "te doy una canción" o "kantaginjazz", junto a Iñaki Salvador.

Comentarios

  1. Anónimo1/03/2013

    Kaixo! Halaxe da ba. Ibilbide luzea ez dakit baina oparoa izan dudala esateko zortea badut. Tamalez telebistan agertu beharra dago "bagarela", "bagabiltzala" munduak jakin dezan, hori ikasi dut, ikasi ere. Imanolen omenez sortutako lehiaketaren oinarrietan ez nuen oztoporik topatu Satxarekin batera aurkeztu ahal izateko eta zorionez finalera pasa, irabazi eta telebistan atera ginen!:) Izan dadila aurrerantzean lanean jarraitu ahal izateko eta Imanol beti gogoan izateko.
    Agur bero bat!
    Ainara Ortega Barrenetxea

    ResponderEliminar
  2. Ongi etorri txokotxo honetara, Ainara. Diozunez, ematen du telebistan agertu ezean ez garela. Horregatik, besteak beste, saiatzen naiz blog honetan tokitxoa eskaintzen gustuko musikari eta musikariei.

    Bestalde, esan beharra dago badagoela EITB nahieran Imanol Cover saioa.

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.