Argitzaletan (o, entre luces y sombras)

Baina, egia esan, argiak izan ziren nagusi atzo iluntzean Bilboko Arriaga antzokian, eszenatokian zein egon ginenon gogoan; gutxi agian, baina oso gustura. Formatu txikiko kontzertuen xarma ukaezina da niretzat.  Xabierrek adierazi zigun tristurak eramaten duela idaztera bera; hala, une malenkoniatsuak izan genituen, eta horietan ere gustura. Zoriona, batzuetan, gurea ere badelako.

Atzoko saioak bezalaxe, "Argitzaletan" izenburua duen diskoko hainbat abesti kantatu zituen  Xabier Euzkitzek. Horiek ezagutzen nituen jada (kostata jakin nuen "oh yeah" zela eta ez "oihan"), baina berak  emandako arrastoek haiek kokatzeko eta ulertzeko bidea eman zidaten (Yoyes-i buruzkoa kasu); lanaren izenburua bera ulertzeko ere bai. Diskotik zuzeneko emanaldirako jauzi handiegirik ez; beharbada, ahotsean eta letretan duelako oinarria. Zerbait aipatzekotan, bigarren ahotsaren falta (gerokoren batean ere bai). Edozein kasutan, ona Joxan Goikoetxeak emandako babesa, pianoaz nagusiki. Eta kitarra jotzeaz gain, txistu egiten ere trebea da antza kazetari azpeitiarra.

Horiez gain beste sorpresa ugari izan genituen: abesti berriak, besteen gai ezagunak (Imanol Larzabalen pare bat) haur batekin batera egindako olerkia (artista benetan gaztetxoa), Xabier Leteren letra eta Karlos Jimenezen musika duen oraindik grabatu gabeko eta Lurdes Iriondori eskainitako abestia, bapateko bertsoak...

Bukaeran, biak agurtzeko aukera izan nuen, dena ez dadin sare bidezko harremana izan; alegia, desbirtualizatu egin genuen elkar.

Nire pare bat akats hala ere. Lehenengoa, Leteren lan ezezaguna grabatzeko ahaleginik egin ez izana; bigarrena, artistokin argazki bat ez ateratzea, azpeitiarraren fans gazteek egin zuten bezalaxe. Edonola ere, biak konponbidean izatea espero dut: disko berririk izango ote dugu? saioaren grabaziorik eskuratzeko modurik? webguneren batean zintzilikatuko dute? Argazkiarena hurrengo baterako. Aukera egongo delako, seguru.

Abestiren bat eta elkarrizketa luze bat, hementxe.

PD Facebooken argazkiak zintzilikatzeak izan dezakeen oihartzuna ikusi dut, agian hemengo irakurleengan baino handiagoa ;-)  

Joxan Goikoetxea eta Xabier Euzkitze (2011ko otsailaren 1a)

Se refiere al título del disco de Xabier Euzkitze, que participó ayer en el teatro Arriaga en el ciclo sobre literatura y música en euskera, en una actuación con el mismo nombre (las explicaciones que dio sobre algunas de las canciones que figuran en aquél hacen que pueda entenderse mejor el mismo), acompañado por Joxan Goikoetxea. Porque aunque dijera el azpeitiarra que sólo escribe cuando está triste, aquélla fue muy luminosa, y no sólo por el entorno. Con el encanto añadido de los conciertos de formato pequeño y cercanos. 

Si sólo conoces la versión periodística de Xabier, te recomiendo que también escuches su voz. Tampoco tienen pérdida sus letras, pues te recuerdo que fue un puntero bertsolari antes de su retirada.

Comentarios