Euskara, bueltatu hadi Indonesiatik

Ondorengo argazkia heldu zait adiskide baten bitartez. Baten batek munduko zilborra garela pentsatzen bazuen ere, argi dago gure txikitasunean biziki lan egin beharko dugula.



Creo que buscan alguien que sepa euskera en Silicon Valley...... on Twitpic


Ez gara hain ezagunak. Ez al zaizu gertatu pasadizo bitxirik atzerrian edota atzerritarrekin zaudela euskaraz mintzatzuz gero? Neuk behintzat, pare bat badut. Bata Parisen, hegoamerikar batzuek txineraz ari ginela esan zioten elkarri gu gazteleratik euskarara pasatzean. Beste bat, Kanariar Uharteetan inkesta bat egiteko asmoz gazteleraz primeran zekiten pare bat gazte bestelako hizkuntzetan zuzendu zitzaizkidan eta ni, erdi amorraturik, euskaraz erantzun nien, azkenean tutik ulertu ez eta amore eman zuten arte.   


Comentarios