Getxolinguae 2009


Iragarri nizun aurten Getxolinguae 2009 jardunaldietan parte hartuko nuela hizlari gisa HABEren izenean. Valentziara joateko aukera galdu nuen baina, aldi berean, harremanetarako tartea irabazi.

Hasiera batean ez nuen informazio gehigarria emateko asmorik baina Mikel Agirregabiriak grabatu ondoren sareratu egin duenez, saioan erabilitako aurkezpena ere jartzea pentsatu dut.



Uste eta espero baino zurrunago aritu nintzelakoan atera nintzen; alegia, beste kongresu batzuetan nire ikerketa zein hausnarketez jardun dudanetan solteago ikusi dut neure burua. Edonola ere, aurkezpen egokiei buruz esaten ditudanak indarrean jartzen saiatu nintzen eta galderetarako tartea uzten, nahiz eta galdera gutxi egon zenez (hori bai, erantzun zailekoak) denboran labur antzean geratu nintzen.

Beti bezala, bitxi samar suertatzen zait neure ahotsa entzutea ;-)



No pensaba referirme a Getxolinguae 2009 en este txoko, pero como quiera que Mikel "me ha colgado" en la red, he colgado también la presentación que utilicé, en la que traté de aplicar esas medicinas que recomiendo ;-)

Aprovecho la ocasión para saludar a esas personas a las que conocí y con las que compartí tiempo, mesa y mantel, como Felipe, Manolo y Toni, además del personal que "jugaba en casa" (daos por citados y citadas, ¿vale?)

Resumen fotográfico aquí


Comentarios

  1. Kamiseta horrek emon eutsun indarra, argi dekot hori. Hurrengo konferentzian bere eroan beharko dozu...

    Argazkiak ikusita, neure gurasoen etxea ikusten da, algortarron tratua, ona?

    Presentazioa ikusi egin dot, baina gitxi ulertu. Hala ere, neuk, Hizkuntza Eskolako laugarren maila eukita, zeozertarako balio ei dau?

    ResponderEliminar
  2. Interesgarria beti zertan ari garen eta zer dabilen azaltzea. Askok gure munduaz duten irudia urruna eta topikoz betea (AEK vs. HABE, EGA, Korrika...) dela uste dut eta horrelako foroetan halako erakustaldiak egitea ez dator batere txarto, ezta?

    ResponderEliminar
  3. Gontzal, kamisetaren indarra argi dago, kar kar. Algortarren tratua (edo bertan ibilitakoena) oso ona. Presentazioa... tekniko samarra, batez ere bideoa ikusi ez baduzu.

    Bontxi, HABE vs AVE txistea uste baino hedatuago dagoelakoan nago. Eta zertan ari garen hezkuntza mundukoentzat ezezagunegia. Abelen liburuarena argigarria da.

    ResponderEliminar
  4. También yo disfruté de lo lindo de mi estancia allí, más allá incluso de la mesa y mantel, en la que tuve mis momentos Mr. Bean, como confundir el paté con el flan ;-)

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.