A vueltas con los juguetes / Txikitako jostailuez

Al hilo de lo que comentaba ayer, tuve una animada charla con amigos sobre los juguetes de nuestra infancia. Y es que todavía cada uno recordamos como si fuera hoy aquellas sorpresas de las mañanas del día de reyes.
En mi caso, guardo todavía algunos tesoros de entonces. Por ejemplo, unos muñecos míticos: los madelman, ¡¡¡Cuantas horas habré pasado yo jugando con ellos!!! Eso sí, mi hijo no les prestó la menor atención cuando se los enseñé, pero a la vista de lo que se puede encontrar en la Red, que tienen hasta una enciclopedia, habrá que pensar qué hacer con ellos.
¿Y vosotros, con qué jugabais?

Atzo jostailu mitikoez aritu nintzen. Eta neuk ere oraindik gordeta dauzkadan madelman izeneko panpinez gogoratu nintzen iluntzeko lagunarteko solasaldian. Egia esan, denok genituen gogoan errege goizetako sorpresa haiek eta gure haztearen lekuko izan diren jostailuak.
Eta zuk, irakurle?


Comentarios

  1. Nik txikitan "fuertea" neukan. Gustura ibiltzen nintzen indio eta bakeroetan jolasten. Ni beti indioen aldeko.
    Kartoizko zaldi handi bat ere baneukan, sabelaldean zulotxoa egin eta bertan gordetzen nituen gauzarik kuttunenak: kromoak eta halakoak. Ni beti indioarena egiten.

    ResponderEliminar
  2. Anónimo9/19/2007

    Madelmanzalea nintzen neu ere. Baina gero Geypermanak etorri ziren. Handiagoak, gomazkoak... eta merkeagoak uste dut.
    Gogoratzen dut eduki nuen bat, armada gorrikoa, larruzko txano, izar gorri eta guzti. Halako beste hamarrekin ez zen neguko palaziorik geratuko munduan
    Fabrikatzen jarraitzen dute dirudienez, eta orduan topatzen ez ziren modeloak ikusi ditut, eta ez modeloaren eredua berria delako, han nabegatzen hasten bazarete ikusiko dituzue: Hau, hau eta hau.
    Anton Reixak esaten zuen moduan, Manda Carallo en la Habana!

    ResponderEliminar
  3. Tira, Indio Josemariren txisterik entzun dut inoiz eta ez nekien jatorria zein zen :-D

    Ongi etorri Bontxi; agian egunen baten madelmanekin zerbait antolatu beharko dugu :-D

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Aquí también puedes colaborar tú.
Idatzi ere egin ahal duzu txoko honetan.