tag:blogger.com,1999:blog-9087576781613409188.post5004128605254609678..comments2024-03-20T11:25:43.249+01:00Comments on Botxotik ziberespaziora: Desaprender y aprender / Txikitan ikasitakoa ahaztu gabe oraindikIñaki Muruahttp://www.blogger.com/profile/02031461211848563671noreply@blogger.comBlogger1125tag:blogger.com,1999:blog-9087576781613409188.post-84977683135484786702008-01-14T20:53:00.000+01:002008-01-14T20:53:00.000+01:00Zelako oroitzapenak ekartzen dizkidazun kaskarrera...Zelako oroitzapenak ekartzen dizkidazun kaskarrera, Iñaki! Ni ere ikastolan ikasitakoa naiz (duela 45 urte luze). Alegala genuen ikastola orduan eta euskaraz zerbait zentzuzkoa ikasteko modua egon bazegoela erakusteko, urtean behin merkatuan jaialdia egiten genuen, bertako oholtzan zenbaki luzeak (milatik gorakoak) euskaraz esan zitezkeela frogatzen genuen, biderketa taula ere galdetzen ziguten... eta bukatzeko, oraindik gogoan daukat behinola ozen bota behar izan nuen <B>Xabiertxo</B> liburuko olerki hura: <I>Mendi gallurrez inguratua zauden Euskalerria...</I> Zenbat oroitzapen, Iñaki! Orduko txalo zaparrada, aitaren begi harroak eta ehun pezetakoa... <BR/>Baina guk ez genuen sekula, ezta geroago fraideekin ere, Españako ereserkirik ikasi... (ausarta genuen andereño Itziar!). <BR/><BR/>Ereserki kontuetara etorrita, geureak ere ez du letra ofizialik, nik uste. Sabino Aranak asmatutakoa ikusita hobe horrela, ezta? (gogoratu inkesten arabera, iruzkingile guztiok garela ezkerrekoak... kar, kar, kar...)plisti-plastahttps://www.blogger.com/profile/13354141402531045710noreply@blogger.com